sábado, 29 de mayo de 2021

Azkoitia


 Herriko txoko bat, hain zuzen, Balda Plazara eramaten duen bideetako bat (Mixerikordiko zubitik). Ezkerrean herriko erruki-etxea (Mixerikordixe) eta eskubian Alberdi Hermanos (Bizkargi) lantegiko sarrera. Gaur egun biak desagertuta daude.

Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa 1915.urtean. (Gure Gipuzkoa)

jueves, 27 de mayo de 2021

Loiola


 Loiolako Inazio etorbidea egin berritan. Atzean Loiolako Santutegia eta aurrean ezkerretara soroak eta baratzak eta eskuinean Jesus-Maria komentua.

lunes, 24 de mayo de 2021

Loiola


 

Gaur egun santutegi aurreko lorategiaren erdian ikusten dugun arren San Inazioren estatua, hori ez zen izan bere lehenengo kokalekua, urte batzuk pasa baitzituen santutegi sarrerako eskaileretan.

Bere egilea Marcial Aguirre 1841eko azaroaren 22an Bergaran jaiotako eskultore gipuzkoar ezaguna izan zen. Bere lanik ospetsuenetakoak honako hauek dira: Churrucari monumentua Mutrikun, Okendori monumentua Donostian eta San Ignaziori Loiolako eskaileretan (Madrilen Bigarren Domina Nazionala jaso zuena). Estatua hau 1867 eta 1868 bitartean egin zuen eta 1882.urtean ipini zen Loiolako Santutegiko eskaileretan.

sábado, 22 de mayo de 2021

Azpeitiarra


 Azkoitian bezalaxe Azpeitian ere izan dira pilotari ospetsuak, esate baterako Takolo I.

Ignacio Bereciartua (Takolo I) Azpeitian jaio zen 1869.urtean. Pilotari trebea izan zen bai eskuz eta bai erremontean ere.

Argazkia Madrilen ateratakoa da 1943.urtean eta pilotariaren atzean ikusten diren tresna eta pilotak “Takolo I. museokoa dira”.

(José Javier Albisuren bloga).

viernes, 21 de mayo de 2021

Azkoitiarrak (1910)


 Azkoitiari "pilotarien sehaska" deitzen diote, asko izan baitira herrian sortutako pilotari ospetsuak. Argazki honetan ikusten dira lehengoenetakoak: Etxabe II (Estanislao Etxabe, zumaiarra), Baltasar (Frantzisko Arano, elgoibartarra), Urzelai I (Jose Mª Urzelai, azkoitiarra) eta Azkoitiko Txikito (José Joakin Larrañaga, azkoitiarra).

Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa da 1910.urtean Eibarko Astelena frontoian (Gure Gipuzkoa).

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...