jueves, 29 de abril de 2021

Azkoitia


 Herriko Erruki-etxea (Mixikordixe). Atzerago Monjen Ikastetxea eta ezkerretara Alberdi (azkoitiarrentzako Bizkarki) fabrikako sarrera.

miércoles, 28 de abril de 2021

Loiola


 Agian, XX. mendeko lehen erdian ateratako argazkia Santutegi aurrean. Ezkerretara hiru gizon, txakur bat eta idi-parea gurdiarekin eta eskubian San Inazioren monumentua.

martes, 27 de abril de 2021

Loiola

Erdian Loiolako Santutegia, lehen planoan baserritar bat baratzan lanean eta atzealdean Azkoitia.
 

lunes, 26 de abril de 2021

Azpeitia


 Ondo prestatutako argazkia. Ezkerrean bi emakume, bata idi-parearekin eta bestea bi umerekin eta eskubian sei gizonezko laiekin lanean. Atzean ezkerretan Loiolako Santutagia ageri da eta eskubian Olatzko komentua.

sábado, 24 de abril de 2021

Azkoitia (1952)

1952.urtean Indalezio Ojangurenek ateratako argazki honetan ikusten da nolako itxura zuen Plaza-Berriak. Zuhaitzak landatu berriak daude eta irudiaren ezkerretara gasolina-hornigailu bat ikusten da.
 

jueves, 22 de abril de 2021

Azpeitia


Vicuñaneko etxea, Azpeitiko Erdikale barrenean XX. mende hasieran. Bertan zegoen herriko sarreretako bat. 1923an eraitsi zuten, udalak erosi zuenean. San Millango markesarena zen.

Testua eta argazkia Iñigo Aranbarriren APIRILA webgunetik jasotakoak  dira.


 

miércoles, 21 de abril de 2021

Azkoitia-Zarautz (Maratoia) 1966







1966.urtean Zarauzko  lehen maratoia burutu zen. Azkoitian hasi eta Zarautzen bukatu. Maratoi honetan 11 lagunek hartu zuten parte eta irabazlea Abebe Bikila afrikarra izan zen. Argazkietan, Azkoitia eta Azpeitia zeharkatzen ikusten dira korrikalariak.

Argazkiak: Arturo Delgado (Kutxateka).


 

martes, 20 de abril de 2021

sábado, 17 de abril de 2021

viernes, 16 de abril de 2021

Loiola

Lehen planoan Esklabak ageri dira, atzeago Jesus-Maria ikastetxea, eskubian Olatzko komentua eta atzean Loiolako basilika.
 

martes, 13 de abril de 2021

Azkoitia (San Martingo etxeak)


San Martingo etxe merkeen proiektua Tomás Bilbao arkitektuarena izan zen eta herrriko alkate Ricardo Otañoren bultzadari esker egin ziren etxeak. Irudietan erainkutzen lanen hasiera agertzen da.



 Bi alditan inauguratu zuten: lehena Alfonso XIII.ak 1927ko irailaren 20an, 40 etxe bakarrik inauguratu zituen eta bigarrengoz 1929ko apirilaren 14an, oraingoan etxe guztiak.

Auzoaren lehen izena Barrio Obrero Alfonso XIII. izan zen.

Argazkian lehen fasearen bukaera. Goian San Martingo ermita eta bere erlojua ikusten dira.
 


 


domingo, 11 de abril de 2021

sábado, 10 de abril de 2021

Azkoitia (1952)

 Aurrean Valentin de Olanoren monumentua (gaur egun parke barruan), atzean eskubira Gaztan-Enea etxea eta atzerago herriko elizako kanpandorrea.

1952.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia.
 

jueves, 8 de abril de 2021

Loiolan

 

 Irudian jesuita talde handi bat agertzen da Santutegi aurreko eskaileratan, agian, pasa den mende erdi aldera ateratako argazkia da honelako hau, jesuita gazteek, ikasketak Loiolan egiten zituztenekoa. 

Zenbat eta zenbat argazki aterako ote ziren eskailera honetan...

martes, 6 de abril de 2021

Loiola


 Loiolako Santutegia, Azpeititik Loiolarako bide zaharretik ikusita. Aurrealdean makalak, Urola ibaiaren ertzean.

lunes, 5 de abril de 2021

Azpeitia


 

Enparan dorretxea, Frantziskotarren komentua eta... ¡txalupa bat Urola ibaian!.

Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa da.

viernes, 2 de abril de 2021

Azkoitia


 

Aspalditik dira ospetsuak Azkoitiko Ostiral Santuko prozesioak. Irudi honetan "Armatuak" agertzen dira, beharbada pasa den mende erdi aldean ateratako argazkian.

jueves, 1 de abril de 2021

Loiola

 

Loiolako Santutegia zubi zaharraren atzean. Zubi gainean neska-mutil talde bat agertzen da. Zubian bertan ageri dira bi data hauek: 1670-1982, hau da, eraiki zutenekoa eta berritu zutenekoa. 



 

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...