martes, 29 de junio de 2021

lunes, 28 de junio de 2021

Azpeitiarra

Oñatiko aizkolari txapelketako garailea 1925.urtean
 

Jose Aranburu Aramendi, ezizenez “Keixeta” historiako aizkolari handienetako bat izan zen. 30 apustutik gora jokatu zituen, tartean Oñatiko aizkolari txapelketa, eta denetan garaile atera zen. 1927an lan istripu larria izan zuen zerra motordunarekin eta ezker eskuko hiru hatzamar galdu zituen. Urte hartan berean plazetara itzuli zen eta 1931 arte jarraitu zuen aizkoran. 1936arte aizkolarien prestatzaile eta erakusle aritu zen. 



 1936.urtean Azpeitiko herriak egin zion omenaldiko argazkiak.

Egilea: Indalecio Ojanguren (Gure Gipuzkoa)

domingo, 27 de junio de 2021

Loiola



 

1907.urtean Joan Flotats katalanak brontzezko artelan honenkin Loiolako Iñigo Iruñako gazteluaren defentzan zauritu eta gero, bere etxera ekarri zuten unea irudikatu zuen. Eskultura hau San Inazioren jaiotetxeko ate aurrean kokatuta dago. 

Argazkia 1950.urtean Paco Marík ateratakoa da (Kutxateka).


 

1950ean artelan honen kopia bat Iruñako San Inazioren ibilbidean ipini zuten, hain zuzen, gaztelua hegon zen tokian.

Argazkia: Julio Asunción.

 

jueves, 24 de junio de 2021

Azkoitia



 Urrategiko ermita bi garai desberdinetan: Lehelena 1934.urtean eta bigarrena 1962.urtean.

Argazkiak Indalecio Ojangurenek ateratakoak dira. (Gure Gipuzkoa).

lunes, 21 de junio de 2021

Loiola

Santutegiaren bista orokorra. Lehen planoan garai bateko Amenabar Jatetxea eta atzerago Katalangoa baserria. Argazkia izan liteke XX. mende hasierakoa.

Argazkia Rafael Munoaren bildumakoa da (Kutxateka).
 

sábado, 19 de junio de 2021

Azpeitia


 1915.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia (Gure Gipuzkoa).

1940.urtean Pascual Marinek ateratako argazkia (Kutxateka).


jueves, 17 de junio de 2021

Azkoitiarrak


 1913.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazki honetan azkoitiko bi pilotari zaharrenetakoak ageri dira, biak anaiak: 

Pequeño de Azcoitia (Luis Larrañaga) eta Chiquito de Azcoitia (José Joaquin Larrañaga).                    

(Gure Gipuzkoa)

martes, 15 de junio de 2021

lunes, 14 de junio de 2021

domingo, 13 de junio de 2021

Azpeitia (1960)


 "Tercio de San Ignacio de Loyola"ri oroigarria Telefonicako eraikuntzaren aurrean. Monumentoan azaltzen den soldadua zumaiako Julio Beobidek egindakoa zen eta Hanka Handi izenez zen ezaguna herrian. Leku horretatik kendu eta gero zumaiako Kresala, Julio Beobideren museoa aurrean dago erdi ezkutatuta.

 Argazkia Indalecio Ojangurenek egindakoa da.(Gure Gipuzkoa).






Toki honetan bildu ohi ziren Espainiako gerra zibileko irabazleak.

Argazkiak 1960.urtean Paco Marínek ateratakoak dira.(Kutxateka).

sábado, 12 de junio de 2021

Azkoitia






 Herriko pilotari ospetsuena Mariano Juaristi "Atano III" izan zen. Hori dela eta, bere irudi bat jarri zuten herriko Plaza Nagusiko iturri gainean 1948ko abenduaren 19an. 

Argazkiak: Vicente Martín (Kutxateka)



2.000.urtean Gurea frontoia berritu zutenean, hemen kokatu zuten José Lopetegik egindako eskultura eta Luix Uzinek egindako pilotariaren eskuen erreprodukzioa gehitu zioten.

miércoles, 9 de junio de 2021

martes, 8 de junio de 2021

Loiola


 Ziur aski XX.mende hasierako argazkia, non ikusten dugun San Inazioren estatua santutegi sarrerako eskaileretan.

lunes, 7 de junio de 2021

Azpeitia


 

Aizkolari bat herriko zezen plazan, XX.mendearen lehen erdian. Beharbada azkoitiko Juan Joxe Narbaiza "Luxia" izango da argazkikoa.

Argazkia:Gure Gipuzkoa.

domingo, 6 de junio de 2021

Azkoitia


 Zumarragatik herrira datorren errepidea. Ezkerretara Altuna Portu etxea (azkoitiarrok ere ez duguna ezagutzen), eskubian Urola ibaia, Jausoro etxea eta zubia, eta mendi tontorrean San Martingo ermita.

viernes, 4 de junio de 2021

Azpeitiarra


 Santos Iriarte (Errekartetxo) harrijasotzailea Azpeitian jaio zen 1913.urtean. 1940ko hamarkadako harrijasotzaile ospetsuenetakoa izan zen.

Argazkia Indalezio Ojangurenek (Gure Gipuzkoa) ateratakoa da eta bertan Damasa Agirregabiria, Lasturren jaiotako emakume harrijasotzailearekin azaltzen da. Noiz ateratakoa den jakitea ez da erraza, Interneten, non begiratzen duzun arabera, hiru data agertzen dira: 1935an Eibarren, 1936ko Lasturko jaietan eta 1947an Eibarren.


 


1947ko azaroaren 30ean "Albitzuri-Handi" harria altxatu zuen Amezketan. Harri baldar hau jasotzen lehen harrijasotzailea izan zen.

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...