lunes, 13 de abril de 2026

Azkoitiarrak


 

Jesus Mª Unanue (Goenatxo Ia)

1974an egin zuen debuta harriekin. 1970ko hamarkadan apustu ugari jokatu zituen eta 1977an Euskal Herriko txapelketara aurkeztu zen. 1982 eta 1983 urteetan erraz irabazi zituen txapelketak. Gazteik hil ondoren, 30 urte besterik ez zituen, anai Juan Josek (Goenatxo II.ak) hartu zuen erreleboa eta Harri Handien txapelketetan parekorik ez zuen izan.

Argazkia Pepe Gilek ateratakoa da 1982an Azpeitiko zezen plazan, non ageri diren Goenatxo I.a harria jasotzen eta bere anaia animatzen.

jueves, 2 de abril de 2026

sábado, 28 de marzo de 2026

miércoles, 11 de marzo de 2026

Loiola


Santutegi eremura sartzeko zubia garai bateko barandarekin. Baserritarren esne-marmitak ikusten dira errepide ertzean.

sábado, 21 de febrero de 2026

Loiolan (1926)

 








Urolako trenbidearen eraikuntza lanen lehenengo harria 1921eko ekainaren 27an jarri zuten. Trenbidea 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Espainiako errege Alfonso XIII.ak. 

 Agintariak tren berrian joan ziren Zumarragatik Zumaiara, Azkoitia, Loiola, Azpeitia eta Zestoatik igaroz. Geldialdi luzeenetako bat Loiolakoa izan zen. Bertan, agintariek Loiolako Santutegia bisitatu zuten, Ricardo Martinek ateratako argazki hauetan ikusten denez.(Kutxateka)

 

jueves, 19 de febrero de 2026

Azkoitiarra



 Juan Jose Sagarzazu "Terziopelo" (1892-1974) izan zen herriko azken zoru-jostailea (txorteroa).

Eguraldi ona zenean, Plaza-Berrin egiten zuen lan,

Hau da Juan Josek erabiltzen zuen abarketen zola egiteko lan-mahaia (aulkixe). Gaur egun Gordailuan dago (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan). 


Loiola

 Santutegiaren ezkerreko fatxada 1940. urte inguruan.