lunes, 31 de octubre de 2022

Azkoitiarrak


 Bi pilotari gazte: Jose Frantzisko Juaristi "Sustarra II" eta Justino Urzelai "Urzelai II" 1920 ko hamarkadako irudi batean.

sábado, 29 de octubre de 2022

Azkoitia (1921)


 San Inazioren prozesioa herriko eliz atarian, hori bai, santuaren izena aipatu gabe, "Baldako ama onaren seme santuari Azcoitiak". Beharbada 1921.urtekoa.

lunes, 24 de octubre de 2022

Loiolan


 Argazkia: Ricardo Martín (Kutxateka) 1924

Argazkia: Pascual Marín (Kutxateka) 1945

Egoera bitxia:

Bi irudi hauetan egoera berdina azaltzen da, hau da, mutil bat korrika ageri da argazkilariaren aurretik pasatzen, prozesioa ailegatzear dagoenean, baina argazki bien arteko tartea 21 urtekoa da.

sábado, 22 de octubre de 2022

Azpeitiarra


Luis Mari Lopetegi "Agerre I."

Azpeitian jaioa Agerreondo baserrian 1927an. Garai hartan harri-jasotzailerik hoberena bezala izendatu zuten askok Agerre I.a, bereziki harri handiekin lan egiten zuenean. Agerre I. 42 urterekin hil zen 1969ko abuztuaren 2an Eibarren egin zen erakustaldi batean. Ondoezik sentitu ondoren zendu zen. Agurtzeko omenaldi bat eskaini zitzaion Azpeitiko zezen plazan, aizkolari eta harri-jasotzaileen erakustaldiarekin.

miércoles, 19 de octubre de 2022

Loiola


 Santutegiaren ikuspegi orokorra Hotel Loiolatik ateratako argazki batean. Bertan santutegia eta aurrean zuen lorategia ikusten dira.

lunes, 10 de octubre de 2022

domingo, 9 de octubre de 2022

Azpeitia


 XX.mende hasierako irudi honetan Esklabak, Jesus eta Maria komentua, Olatzko komentua eta Loiolako santutegia ikusten dira.

lunes, 3 de octubre de 2022

Azpeitian




 Vicente Guibert herriko saltoki ezagunenetakoa. Beheko txartelean ageri denez 1850.urtean sortutakoa.

 


domingo, 2 de octubre de 2022

Loiola inguruan


 XX.mende hasierako irudia, non agertzen diren Jesus eta Maria komentua eta atzerago Olatzko komentua.(Koldo Mitxelena Kulturunea)

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...