domingo, 31 de octubre de 2021

Azpeitia (1938)


 1938.urtean, tren geltokira zihoan zubitik ateratako argazki honetan, herriko eliza eta bere inguruak nolakoak ziren ikusten da.

viernes, 29 de octubre de 2021

Loiola (1927)




 Kontaezinak dira Loiolako Santutegian ospatu diren eskontzak. Argazki hauetan azaltzen dena 1927.urtekoa da eta Pascual Marín izan zen argazkilaria. (Kutxateka)

jueves, 28 de octubre de 2021

martes, 26 de octubre de 2021

Azkoitia (1963)


 Herriko ikurrik ospetsuenetakoa, Barriketako iturria. Atzean eskubira ikusten den eraikina baskula da.

Argazkia Indalecio Ojangurenek atera zuen 1963.urtean. (Gure Gipuzkoa)

lunes, 25 de octubre de 2021

Azkoitia (Madarixa) 1933


San Isidro ermita herriko Madariaga (Madarixa) auzoan kokatzen da.1841.urtean inauguratu zuten eta bere egilea Mariano Jose de Lascurain izan zen, 10 urte lehenago Barriketako iturria egin zuen arkitektoa.

Argazkia Indalecio Ojangurenek atera zuen 1933.urtean. (Gure Gipuzkoa)

viernes, 22 de octubre de 2021

Loiola (1927)


 Gizon talde bat, Loiolako Santutegian aparkatuta dagoen autobus baten aurrean. Autobus gainean ikusten da AZCOITIA-SAN SEBASTIAN eta bien artean "San Ignacio de Loyola" eta "Balneario de Cestona". Badirudi, garai hartan, bi geldialdi hauek bazutela bere garrantzia. Litekeena da autobusa "La Guipuzcoana"koa izatea, konpaini honen historia Azkoitia-Donostia 1925.urtean martxan jarri zen zerbitzuari lotuta baitago.

 Argazkia Pascual Marinek atera zuen 1927.urtean. (Kutxateka)

martes, 19 de octubre de 2021

Loiola


 Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1970.urte inguruan. (Gure Gipuzkoa)

San Inazioren estatuan Espainiako armarria ageri da oraindik ere.

domingo, 17 de octubre de 2021

Azpeitia (Nuarbe)

 Argazki honetan auzoko neska-mutilak ageri dira Indalecio Ojangurenen kamara aurrean jarrita, Nuarbeko eliz aurrean. (Gure Gipuzkoa)

viernes, 15 de octubre de 2021

Azkoitiarrak


 

Lluís Companys  Kataluinako Generalitateko presidentea izan zen 1934tik eta Espaniako Gerra Zibilan zehar. Guda ostean erbesteratua,Gestapok, Alemania naziaren isileko poliziak atxilotuta eta Francisco Franco gobernuari entregatuta, Bartzelonan fusilatu zuten 1940.urteko urriaren 15ean, hau da, orain dela 81 urte.

1979. urtean Josep Maria Fornek “Companys, procés a Catalunya” filma egin zuen Luis Iriondo azkoitiarra Companysen paperean zela.

 Film horretako fotograma batean, bi azkoitiar ageri dira.

 

Azkoitia-Azpeitia


Azkoitiko argazkiak


 


Azpeitiko argazkiak

 

Autobusaren hondarrak Iraeta inguruan


Zestoako oroigarria, autobusa urak eraman zuen tokian


1953.urteko uholdeak

Uholde haietako gertakaririk larriena La Guipuzcoana autobus konpainiaren autobus batek izandako istripua izan zen. Autobusa urriaren 14ko arratsaldeko seietan atera zen Donostiatik. Zestoako Iraeta auzoaren parean, autobusa ez atzera ez aurrera geratu zen, motorrean ura sartu zelako.

Autobusaren barruan hogeitabost pertsona inguru zeuden, eta batzuk barrutik ateratzea lortu zuten arren, barruan hamasei pertsona geratu ziren, kanpora ateratzera ausartu ezinik. Gaueko ordu bietan, autobusa urak eraman zuen barruko hamasei pertsonak hil zirelarik.

Ekaitz beldurgarri hark 22 hildako utzi zituen inguruotan. Hauetatik 4 lagun azkoitiarrak ziren eta sei azpeitiarrak.

Gaur egun, oroigarri bat dago jarrita autobusa urak eraman zuen tokian.

miércoles, 13 de octubre de 2021

Loiola


 Gutxi gorabehera XX.mende erdian ateratako argazki honetan, ikusten dira jesuitak ilaran, prozesioa santutegira iristeko zain daudela. Arreta jarri atzean ageri diren autobusetan eta batez ere ezkerrean dagoen argazkilariaren flasean.

lunes, 11 de octubre de 2021

Loiola


 Santutagiaren ikuspegi orokorra XX.mende hasieran. San Inazioren estatua oraindik eraikuntzako eskaileratan aurkitzen da.

sábado, 9 de octubre de 2021

Azpeitia


 Beharbada ez Azkoitian hainbeste, baina Azpeitian ere abarketak egiten ziren. Argazkian azpeitiar talde bat abarketak egiten (txortan), XX.mende hasieran.

viernes, 8 de octubre de 2021

Azkoitia


Herrian hain ezaguna den argazki hau Indalezio Ojangurenek atera zuen 1914.urtean.(Gure Gipuzkoa). Bertan ageri dira hainbat herritar abarketak josten, garai haietan, Azkoitian hain ohikoa zen lanbidean.


 Baina ez da hain ezaguna argazki bera koloreztatutako bertsio hau (Vida Vasca).

miércoles, 6 de octubre de 2021

Azkoitiarrak




 

1942.urtean Atano III.ak (Mariano Juaristi) Atano VII. aren (Jose Mari Juaristi) aurka jokatu behar zuen urte hartako finala. Anaiak zirela eta hitzarmen bat sinatu behar izan zuten non, zin egiten zuten Jainkoaren aurrean euren indar, trebetasun eta  gogo guztiak  erabiliko zituztela Espainiako Txapelketa  irabazteko.

Argazkiak: Vicente Martín (Kutxateka)

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...