martes, 27 de septiembre de 2022

Loiola





Argazki bera lau bersio desberdinetan. Lehelena zuri-beltzean, bigarrena sepia kolorean eta bi azkenak eskuz koloreztatuak.  Argazkia 1920.garren urtekoa da eta egilea N.Juaristi.

jueves, 22 de septiembre de 2022

martes, 20 de septiembre de 2022

Azkoitian (1936)



1936ko irailaren 20an altxamendu faxista egin zuen bando nazionalak Azkoitiko herria okupatu zuen. Eguerdia zen, Miserikordiako zubitik Plaza Berrin barrena “Lacar” tertzioko lehenengo errekete taldea gure herrira sartu zenean Pérez Salasen gidaritzapean. Alde egin ez zuten ia herritar denak kalera irten ziren okupatzaileei ongietorria ematera, kanpandorre zaharreko zortzi kanpaien zarata amaigabea tarteko. Ondoren, guda eresiak entzuten ziren bitartean, udaletxeko balkoian bandera gorri-hori handi bat zabaldu zuten, eta nafar erreketeen burua mintzatu zitzaion enparantza betetzen zuen jendetzari, Tercio de San Ignacio izeneko errekete talde bat sortzeko asmoa zuela adierazteko. Harrezkero egun honen oroimenez eta demokrazia iritsi bitartean herriko plazak “20 de Septiembre” izena hartu zuen.

Kepa Alberdi (Maxixatzen)

Argazkiak: Kutxateka

lunes, 19 de septiembre de 2022

Azpeitian (1936)


 

1936.urteko Irailaren 20an, altxatutakoen eskuetan erori zen Azpeitia. Goizeko 10:30ak inguruan azaldu zen altxatutakoen lehen blindatua, dozena bat erreketek eskoltatuta, eta handik gutxira Garmenditik jaitsi eta Hartzubiako eta Enparan auzoko inguruetatik bidean aurrera eginez, Lakarko tertzioko tropa osoa sartu zen herrian. Kanpaiak jo zituzten, eta okupatzaileen aldeko karlistak kalera atera ziren harrera egitera. Plaza Txikira iritsi bezain laster, batzokira sartu eta dena txikitu zuten, baita inguruko beste negozio batzuk ere. Ondoren, ikurrina eta Emakume elkartearen intsignia erre zituzten, plaza hartan bertan. Gainera, udaletxeko balkoian jarrita zegoen bandera errepublikanoa eraitsi eta Nafarroakoa jarri zuten.

Azpeitia 1936-1945 liburutik jasotakoa

miércoles, 14 de septiembre de 2022

Azpeitia


 Gutxi gorabehera XX.mende erdialdeko irudia. Hor ageri dira, besteak beste, Damaso Azkue lantegia, Urola ibaia, herriko eliza nagusia...

lunes, 12 de septiembre de 2022

Loiola (1944)


 

1944. urtean Pascual Marinek ateratako argazki hontan jendetza eta autobus ugari ageri dira Santutagi aurrean. (Kutxateka)

miércoles, 7 de septiembre de 2022

Azkoitiarrak-Azpeitiarrak (1927)


 Irudian azaltzen direnak, ezkerretik eskubira, honako hauek dira:

Inazio Amutxategi (Arliseta) aizkolari ohia eta prestatzailea, Azpeitian jaioa.

Jeronimo Iturbe (Agiñeta) aizkolaria, Azkoitian jaioa.

Joxe Aranburu (Keixeta) aizkolari ohia eta prestatzailea, Azpeitian jaioa.

Ramón Astigarraga (Errekalde) aizkolaria, Azkoitian jaioa.

Argazkia Ricardo Martinek atera zuen Atotxako Futbol Zelaian 1927ko irailean. (Kutxateka)


sábado, 3 de septiembre de 2022

Azkoitia


 Idiakez Dorretxea edo Etxe Beltz XX.mende hasieran ospakizunen baterako apainduta. Behean eskubian Barriketako iturria ageri da.

jueves, 1 de septiembre de 2022

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...