lunes, 31 de enero de 2022

Azkoitiarrak


 Zalantzarik gabe Azkoitian izan den pilotari ospetsuena eta badirudi onena Atano III. izan dela, baina urte batzuk lehenago izan ziren herrian pilotari oso onak. Hauen artean esagunenak Urzelai I. eta Azkoitiko Txikito.

Jose Mª Urzelai (Urzelai I) Azkoitian jaioa 1876.urtean.

Jose Joakin Larrañaga (Azkoitiko Txikito) Azkoitian jaioa 1883.urtean.

Argazkia: Indalezio Ojanguren (Gure Gipuzkoa).

sábado, 29 de enero de 2022

Loiola




Santutegi barruko patioko hiru argazki hauek hiru garai desberdinetan egindakoak dira, baina hiruretan agertzen da osagai bat, ez dena hain nabarmena beste elementu ugariz inguratuta dagoelako, hau da, egurrezko gurutze handia. Gurutze hau 1907.urtean ipini zuten toki hortan, Jerusalenen erabili eta gero.


 Gurutze ondoan dagoen plakan agertzen da honen historia.

viernes, 28 de enero de 2022

Azkoitia


 XX.mende hasierako argazki hontan, ederki ikusten da nolakoa zen Plaza Berri. Erdi-erdian zumardi bat zuen eta aurrean Barriketako iturria.

sábado, 22 de enero de 2022

Loiola


 

Bizitasun pixkat bat eman nahian blog honi, noizbehinka koloretako irudiak ere izango dira ikusgai. 1960-1970.urtetik aurrera egiten ziren argazkiak gehienak koloretakoak izan ohi ziren eta bide hori hartu zuten posta-txartelak ere, beraz ikusiko dituzuen garai honetako hainbat irudi, koloretakoak izango dira.

 

 

Irudian ikusten da Santutegi aurreak izaten zuen itxura garai hartako edozein igande goizetan, jende ugari hurbiltzen zen mezetara eta ondorioz plaza autoz gainezka egon ohi zen.

jueves, 13 de enero de 2022

Azpeitia



 Urolako Trena 1926.urteko otsailaren 22an inauguratu bazen ere, aurretik lanak bukatu behar ziren eta trenak, bagoiak, furgoiak eta beste osagarri guztiak prestatu. Argazkiak 1924.urtean ateratakoak dira eta merkantzi-furgoi bat agertzen da herriko geltokian. (Euskotren Museoa)

martes, 11 de enero de 2022

Loiola


 Santutegia Urola ibaiko ur gardenetan islatzen den bitartean, gizonezko bat arrantzan ageri da eta emakume bat, zubi gainetik, honi begira. Irudia XX.mende hasierakoa izan daiteke.

sábado, 8 de enero de 2022

Azkoitiarra (Atano III.)




Mariano Juaristi Atano III.a

1940.urtean Pilota Federazioak esku huskako pilotari profesionalen arteko lehen buruz buruzko txapelketa antolatu zuen. Atano III.ak ordu arte ofiziala ez zen bere txapeldun titulua berritu ahal izan zuen, Donostiako Groseko Frontoian, 22-8 emaitzarekin Txikito Iraetakoa (Francisco Larrañaga) mendean hartuta.

Argazkiak: Pascual Marín (Kutxateka).

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...