viernes, 25 de noviembre de 2022

Loiolan (1925)






 1925. urtean Itsas Armadako hainbat agintari eta  euren lagunak Santutegi aurrean.

Argazkilaria Ricardo Martin izan zen. (Kutxateka)

miércoles, 23 de noviembre de 2022

Azpeitia


 Irudian Urola ibaia, Enparango zubia eta lehengo Jesuitinen ikastetxea ageri dira. Argazkia Vicente Crespok ateratakoa da, Azpeitian egon zen epailea 1906tik 1913.urtera arte. (Euskotren museoa)

lunes, 21 de noviembre de 2022

Azkoitiarrak, azpeitiarrak... (1947)


 

Trikitilariak

Azpeitia, 1947. Manuel Sodupe «Gelatxo»-ri egindako omenaldia. Atzean: Leandro Unzeta, Joxe Manuel Aranbarri «Madarixa Txikia», Boni Arregi «Iturbide», Inaxio Goenaga «Arbe», Mario Serrano, Miguel Arregi «Iturbide», Bittor Gurrutxaga «Otola». Aurrean: Faustino Azpiazu «Sakabi», Kandido Beristain, Patxi Arregi «Iturbide», Gelatxo bera, Joxe Mari Arregi «Iturbide» eta Antonio Aranaga «Auntxa».

domingo, 20 de noviembre de 2022

Loiola (1926)


 Urolako trena Loiolako tren geltokian ageri da inauguratu zuten egunean, hau da, 1926ko otsailaren 22an.

Argazkia Ricardo Martinek atera zuen. (Kutxateka)

lunes, 14 de noviembre de 2022

Azpeitian


 

Sokamuturra Hotel Artetxe aurrean. Agian 1950ko hamarkadan. (Zezen Beltz Elkartea).

Argazkilaria Nikolas Oteiza "Kaito".

sábado, 12 de noviembre de 2022

Azkoitiarra


 

Nemesio Otaño Egino Azkoitian jaio zen1880an eta Donostian hil 1956an. Musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa izan zen. Gainera kultur sustatzailea, kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Madrilgo Konsebatorioko folklore irakaslea izendatu zuten 1940. urtean eta San Fernandoko Arte Ederretako akademiko 1943an. Nemesio Otañok egin zuen San Inazioren martxa ospetsuaren musika. Hor ba… azpeitiko santu bati azkoitiko musikagile batek musika jarri.



 1941. urtean herriko omenaldia jaso zuen.


1943. urtean Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako akademian

jueves, 10 de noviembre de 2022

Azkoitia


 Herriko San Martin auzoa 1930.urteko hamarkadan. Azken planoan San Martingo ermita ikusten da eta lehen planoan Gaztan enea etxeko lorategia.

martes, 8 de noviembre de 2022

Loiolan (1941)



 

Himmler Donostian barrena paseoan zebilen bitartean; SSetako 88.dibisioko Fiedrich Gollwitzer generala Loiolan izan zen 1941ko maiatzean, dibisio horrek Baionan baitzuen egoitza. Garaiotan SSetan okultismoa nagusitzen da, eta autore askok aipatzen dute naziek Euskal Herriari eta Jesuiten ordenari zieten abegikortasuna.

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...