jueves, 30 de septiembre de 2021

Azkoitia (Floreaga Jauregia)


Estilo mudejarreko jauregi hau, 1514.urtean hasi ziren eraikitzen. Bertan jaio zen 1904an Atano III.a pilotari entzutetsua.

Honako bertsoak eskaini zizkon Baserrik etxe honi:

Floriagako etxe zabala
Barrunde pozkidazua
Bertan Jaiotzen ikusi baizun
Ain izar dizdiratzua

Azkoitiarrok bereganako
Izan maitasun gartsua
Pitxi kutunak gordetze ori
Guztiz egintza gozua
Tellatu egintza gozua
Pelotarien maixua
  

Argazkia Indalezio Ojangurenek atera zuen 1915ean (Gure Gipuzkoa).

miércoles, 29 de septiembre de 2021

Azpeitia (Urrestilla)


Nuarbetik Urrestillara dijoan bidea. Atzean ozta-ozta ikusten da Urrestilla eta atzerago Izarraitz mendia.

Argazkia Indalezio Ojangurenek ateratakoa da.

martes, 28 de septiembre de 2021

Loiola


 Loiolako Inazio etorbidea zuzen-zuzena zenean. Atzealdean Loiolako Santutegia eta ezkerretara Azkue Altzariak lantegia.

Argazkia XX.mende erdikoa edo izango da. Harritzekoa da zenbat argi-zutabe ageri diren argazkian.

domingo, 26 de septiembre de 2021

Loiola


 

Etxe-Santuko sarrera bi monumentoekin apainduta. Bata San Inazioren irudia, koraza eta guzti, Bilboko Higinio Basterrak egindakoa eta bestea Loiolako Iñigo Iruñako gazteluaren defentzan zauritu eta gero, bere etxera ekarri zuten unea irudikatzen duena, Joan Flotats katalanak egindakoa.



sábado, 25 de septiembre de 2021

Azkoitiarra


 

Ramon Zubizarreta Larrañaga 'Landakanda' panderojolea, soinujole askorekin jardun zuen. Pikuarekin, Zendoiarekin, Auntxarekin, Epelderekin, Maltzetarekin eta Eleuterio Tapiarekin jo izan zuen lehen urteetan, baina Iñaki Garmendia Laja-rekin lortu zuen inorekin baino oihartzun handiagoa. Harekintxe grabatu zuen lehenengo diskoa, “Trikitixa” zeritzana, 1977an eta Madrilen. Gero beste hiru etorri ziren: “Laja eta Landakanda” (1981), “Pepe Yanciren omenez” (1986) eta “Gure oroitgarri” (1994).

Txapelduna ere izan zen bi alditan.

2011.urtean bere biografia argitaratu zuten Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen “Soinuaren liburutegia” bilduma barruan. Egilea Miel Angel Elustondo kazetari eta idazlea izan zen eta liburuaren izenburua “Landakanda, panderoaren erregea” da.

Argazkia, gutxi gorabehera, XX.mende erdikoa da eta liburuaren azalean ageri da.

jueves, 23 de septiembre de 2021

Azpeitia (1904)


 Herriko eliza nagusia Santiago kaletik ateratako argazkian 1904.urtean, irudian bertan jartzen duen data zuzena baldin bada.

martes, 21 de septiembre de 2021

Loiola


 XX.mende erdi aldera ateratako argazki hontan, jesuitak azaltzen dira pasiatzen basilika aurrean.

lunes, 20 de septiembre de 2021

Azkoitia


 Argazkia Maxixatzenetik jasotakoa da.

Gaur betetzen dira 85 urte altxamendu faxista egin zuen bando nazionalak Azkoitiko herria okupatu zuela, 1936ko irailaren 20an. Eguerdia zen, Miserikordiako zubitik Plaza Berrin barrena “Lacar” tertzioko lehenengo errekete taldea gure herrira sartu zenean Pérez Salasen gidaritzapean. Alde egin ez zuten ia herritar denak kalera irten ziren okupatzaileei ongietorria ematera, kanpandorre zaharreko zortzi kanpaien zarata amaigabea tarteko. Ondoren, guda eresiak entzuten ziren bitartean, udaletxeko balkoian bandera gorri-hori handi bat zabaldu zuten, eta nafar erreketeen burua mintzatu zitzaion enparantza betetzen zuen jendetzari, Tercio de San Ignacio izeneko errekete talde bat sortzeko asmoa zuela adierazteko. Harrezkero egun honen oroimenez eta demokrazia iritsi bitartean herriko plazak “20 de Septiembre” izena hartu zuen.

Kepa Alberdi (Maxixatzen)



 

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...