miércoles, 29 de junio de 2022

Azkoitiarrak


 Atanotarren artean Mariano (Atano III.a) zen ospetsuena, baina familian baziren hainbat anai pilotari oso onak izan zirenak, hauen artean Jose Mª Juaristi (Atano VII.a) eta Luziano Juaristi (Atano II.a),  argazkian ageri direnak.


1933.urteko Moderno Frontoiko propaganda orri bat.

lunes, 27 de junio de 2022

Azkoitia





Herriko elizako kanpandorre berria 1947.urtean eraikizen, aurrekoa tximista batek eraitsi baitzuen 1943an. Raimundo Alberdi eta Joakin Irizarrek egindako diseinuan onarrituta dago.

Argazkiak Arroitajauregik egindakoak dira.

viernes, 24 de junio de 2022

Loiola (1932)


 

1932.urtean  Espainiako II. Errepublikak Jesusen Konpania desegin zuen. Hori zela eta, urte horretako urtarrilaren 31an, agur gisa, meza ospatu zuten santutegi aurrean. Garai hartako hedabide batzuk ziotenez 20.000 lagun inguru elkartu omen ziren meza horretan. Meza ondoren, Loiolan gelditzen ziren azken jesuitek, autobusez, Hendaira aldera jo zuten.

 

 


 Jesuitak Irungo tren geltokian.



Jesuitak Hendaia inguruan.

Argakiak Ricardo Martinek ateratakoak dira (Kutxateka).

jueves, 16 de junio de 2022

Loiola


 XX.mende hasierako irudi bat. San Inazioren estatua eskaileratan eta aurrean ezkerretara Loiolako oroigarrien kioskoa.

viernes, 10 de junio de 2022

Azkoitiarrak


 

Karitateko Alaben Konpaniako mojak 1867.urtean iritsi ziren Azkoitira Guardia kalean zegoen Miserikordiko etxera. 1981.urtean gaur egun San Jose Egoitza dagoen tokira joan ziren bizitzera eta 2011.ean utzi zuten Azkoitia.

Argazkia lehenengo Miserikordi etxean ateratakoa da XX.mende erdi aldera.

 


Miserikordiko etxe zaharra.

jueves, 9 de junio de 2022

Azpeitiarrak


 Herriko argazki zaharretan berezienetako bat da honako hau. Udaletxeko arkupetan kokatuta zegoen egunkari kioskoa azaltzen da eta bertan gizon bat eta mutilkozkor bat. Argazkia XX.mende hasierakoa da.


1918.urteko sokamuterreko argazki hontan ederki azaltzen da kiosko hori.

jueves, 2 de junio de 2022

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...