sábado, 31 de julio de 2021

viernes, 30 de julio de 2021

Azkoitia (Isasaga Jauregia)


 

Isasaga Jauregia edo Etxezaga, Azkoititik Zumarragara dijoan errepide ondoan dago. XVI. mendean eraiki zuten, 1560.urte inguruan. Leihoak eta sarrerako atea estilo gotikokoak ditu. Etxe aurrean gizon bat lanean ageri zaigu.

Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa da 1915ean. (Gure Gipuzkoa).

miércoles, 28 de julio de 2021

Loiola (Olatzko Komentua)


 

Loiolako Santutegitik hurbil kokatua dago Olatzko komentua. 1910.urtean eraiki zuten Bilboko Manuel Mª Smith arkitektoaren planoekin. Argazkian ikusten den moduan, hasierako itxura gaur egungoaren desberdina zuen.

lunes, 26 de julio de 2021

Loiola







 Loiola sortu zutenetik ehunka prozesio egin dira bere Santutegian. Honako hau 1950.urtekoa da.

Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka).


jueves, 22 de julio de 2021

Azpeitia


 Urolako trena 1926.urtean inauguratu zuten, baina hori gauzatu ahal izateko, lan asko egin behar izan zen aurretik.1924.urteko argazki honetan ikusten dira lan hauek egiten herriko tren-geltoki inguruan, lurrun-makina eta guzti. (Tren mutur-beltza deitzen genion).

miércoles, 21 de julio de 2021

Azkoitia


 1915.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. (Gure Gipuzkoa).


 1980.urte inguruko posta-txartela.

2020.urtean ateratako argazkia.


Etxe berari garai desberdinetan ateratako hiru irudi. Lehenengotik hirugarrenera 100 urte pasa dira eta bere itxura ez da batere aldatu. Herriko etxe ospetsuenetakoa da Lasao etxea izenez esagutzen duguna. Gaur egun utzik dago. Zenbat urte gehiago iraungo ote du tente?

martes, 20 de julio de 2021

Loiola


 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1933.urtean. Katalangoa baserria ageri da santutegi aurrean. Ohitura zaharrei jarraituz, teilekin egindako gurutzea nabarmentzen da baserriko teilatuan.

 Argazkilaria Indalecio Ojanguren izan zen. (Gure Gipuzkoa).

lunes, 19 de julio de 2021

Loiola



 1940.urteko argazki hauetan ondo ikusten da jende askok Loiolan egin ohi zuena, inguruak miretsi eskaileratan argazkia atera eta gero.

sábado, 17 de julio de 2021

Azpeitia (Kasinoa)


 



 

Herrian zen Kasinoa: aurrealdea, sarrera, taberna, logela eta terraza.


Zenbait azpeitiar Kasinoko tabernan. (Uztarria).



jueves, 15 de julio de 2021

Azkoitia


 

 “La Voz Guipuzcoana” egunkari errepublikazaleak, 1890eko kronika batean, Bergarako alpargatagileek egin zuten greba baten berri eman zuen. Soldata duinago baten aldeko borrokan ziharduten, eta zioten nahiago zutela Somorrostroko minetara joan «zortzi errealen truke» lan egitera behartzen zituzten tailer haietara gerturatzea baino. Irudian, Bergarako alpargatagileekin elkartasunez Azkoitian eginiko manifestazio bat ageri zaigu, hainbat guardia zibilen begiradapean egin zena.

Testua: Juantxo Egaña

Argazkia herriko plaza nagusian ateratakoa da. (Kutxateka).

 

miércoles, 14 de julio de 2021

Azkoitiarra



 Mariano Juaristi "Atano III"  herrian izan den pilotari ospetsuena da. 1927.urtean Indalecio Ojangurenek bere estudioan atera zizkion argazki hauek.

lunes, 12 de julio de 2021

Loiola


 Atzealdean Loiolako Santutegia, erdian Bizkiturri baserria eta lehen planoan Urola Treneko Loiolako geltokia eraikitzen. Beraz, argazkia 1926.urtea baina lehenagokoa da urte horretan inauguratu baitzuten Urolako Trena.

sábado, 10 de julio de 2021

Azpeitiarrak


 Euxebio Eizmendi Urdanpileta, izengoitiz Txapel (Errezil,1893 - Azpeitia,1969) gipuzkoar bertsolaria izan zen. 



Akilino Izagirre Amenabar, izengoitiz Zepai (Azpeitia,1906 - Idiazabal,1971), gipuzkoar bertsolaria izan zen. 




 


Hamaika herri eta herrixka alaitu zituzten urte mordo batetan, asko ibili baitziren elkarrekin Txapel eta Zepai. 1933.urtean Elgoibarko plaza nagusian jardun zuten bertsotan eta Indalecio Ojangurenek bai ondo atera ere argazkietan. (Gure Gipuzkoa).

 


 

Bertso Gudua, 1935eko urtarrilean 20an jokatu zen. Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia izan zen eta bertan 19 bertsolarik hartu zuten parte, hauen artean gure bi bertsolarik.

Ezkerretik bigarrena Txapel da eta eskubitik bigarrena Zepai.

Argazkia: Ricardo Martín (Kutxateka).

 

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...