miércoles, 30 de marzo de 2022

Aizkolariak (1932)


 

Aizkolariak 1932an Atotxako futbol zelaian egindako saioaren ondoren. Irudian, Ignacio Orbegozo Juaristi (Arriya I) eta Jerónimo Iturbe Legorburu (Aguiñeta) aizkolariak enbor gainean eta atzerago Ignacio Amuchategi Uría (Arliseta) eta José Aramburu Aramendi (Keixeta) aizkolari ohiak eta prestatzaileak, agertzen dira. Arriya, Arliseta eta Keixeta azpeitiarrak ziren eta Agiñeta azkoitiarra.

Argazkilaria: Ricardo Martín (Kutxateka)

 

lunes, 28 de marzo de 2022

Azkoitiarrak


Gaur egun eta 1979 urtetik Jasokunde kooperatiba dena 1915ean sortu zen La Asunción de nuestra Señora de obreros católicos de la Villa de Azkoitia izenarekin.

Argazkia 1920 hamarkadakoa izan liteke eta bertan emakume talde bat euren erosketak egiten ageri da.

domingo, 27 de marzo de 2022

Loiola


 Santutegiko eskaileratan ateratako argazkia 1910eko hamarkadan.

Argazkilaria: Julio Altadill (Nafarroako Fototeka).

viernes, 25 de marzo de 2022

Apaiz pilotariak (1954)





 1954.urtean Eibarko Aginaga auzoko elizako dorre berria inuguratu zuten. Inaugurazio egunean apaizak izan ziren pilotan jokatu zutenak eta hauen artean, geroago Azkoitiko elizako apaiz izan ziren Inazio Ramirez antzuolakoa eta Rafael Aizpurua zumaiarra izan ziren.

Argazkiak Indalecio Ojangurenek ateratakoak dira (Gure Gipuzkoa).

martes, 22 de marzo de 2022

sábado, 19 de marzo de 2022

Loiola


 Betidanik izan da Loiola ibilaldi edo txango ugari jaso dituen leku bat. XX. mende erdi aldera ateratako irudi honetan ikusten dira autobus pila bat Santutegi aurrean aparkatuta.

miércoles, 16 de marzo de 2022

Azkoitiarrak-Azpeitiarrak


 

1971eko abenduaren 18an Iruñeko Gaiarre antzokian V. Festival Nacional de Villancicos Nuevos jaialdia antolatu zuten. Hautatutako hamabi kantuetatik, bi euskaraz ziren eta Unai Irukoaren “Gau erdian soñua” sailkatu zen lehenengo postuan. Abestiaren musika Migel Mari Azpiazuk egi zuen eta letra Luis Iriondok biak azkoitiarrak. Azpeitiko Mari Carmen Otaegik, Arantza Frantzesenak eta Maria Jesus Arregik osatzen zuten Unai Irukoa.

Argazkian abestiaren sortzaileak eta abeslariak. (EITB)

sábado, 12 de marzo de 2022

martes, 8 de marzo de 2022

Loiolan (1924)





 Jende ospetsu askok bisitatu dute Loiolako Santutegia, hauen artean Zita enperatriza, 1924.urtean.

Argazkiak Ricardo Martinek (Kutxateka) eta Indalecio Ojangurenek (Gure Gipuzkoa) ateratakoak dira.

 

Zita Borboi-Parmakoa edo Zita Enperatriza (Lekeition ezaguna egin zen bezala) Karlos Austriako azken enperadorearen emaztea izan zen, Austria-Hungariako inperioko azken agintariena. 1916tik 1918ra enperatriz ofiziala izan zen, baina I. Munduko Gerra amaitzean desegin egin zen inperioa. Karlos 1922an hil zen, alargundu egin zen Zita eta harrezkero erbestean bizi izan zen bere zortzi seme-alabekin, sei urtez Euskal Herrian, Lekeitioko Uribarren Jauregian. (Wikipedia)

 


viernes, 4 de marzo de 2022

jueves, 3 de marzo de 2022

Azkoitiarrak (1928)



 Atano III.ak (Mariano Juaristi) eta Atano II.ak (Luziano Juaristi) 1928.urtean, hiru lagunen kontra jokatu zuten partida bat, Jai Alai frontoian.

Jai Alai frontoia Donostian inauguratu zuten 1887an eta 1932.urtera arte irekita iraun zuen.

Argazkia: Pascual Marín (Kutxateka)

miércoles, 2 de marzo de 2022

Azpeitian (1949)







1949.urtean Inazio Orbegozok (Arria I.) eta Martin Garziarenak apustu bat jokatu zuten herriko zezen plazan eta hantxe egon zen Paco Marí argazkiak ateratzen (Kutxateka).
 

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...