martes, 30 de noviembre de 2021

Azpeitia (Urrestilla) 1955


 Baserritarrak lanean Urrestilla inguruko baserri bateko soroetan. Atzean Izarraitz mendia ageri da.

Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1955.urtean (Gure Gipuzkoa).

lunes, 29 de noviembre de 2021

Loiola




 

1921.urtean inauguratu zuten Azpeititik Loiolara dihoan hiribidea, San Inazio Iruñako harresian zauritu zuten laugarren mendeurrenean: “trazar una amplia avenida que conduzca al santuario, a fin de que las grandes multitudes que se reúnen en las fiestas y ocasiones solemnes, puedan desenvolverse sin angosturas, y tenga la concentración de ésas muchedumbres la magnificencia que puede y debe tener”. Giza honetako gutun batekin gogorarazi zitzaion Gipuzkoako Ahaldundiari, herria eta Santutegia lotuko zuen etorbide berri baten beharra zegoela.

sábado, 27 de noviembre de 2021

Azpeitia (1918)


 

Imanol Elias historiagile azpeitiarrak artxibo historikoan aurkitutako lehenbiziko idatzizko datuaren arabera, 1518.urtean Azpeitian sokamuturra ospatzen zen jada. Ordudanik, azpeitiarrek tradizioari eutsi diote, debekuak tarteko, eta gaur egun, herriko ia festa guztietan tarte berezia izaten du zezenak.

Azpeitiko sokamuturrari buruzko dagoen lehen irudia, 1.918. urtekoa da.

Udaletxeko eskubiko arkupean egunkariak saltzen zituen kiosko bat agertzen da.

Argazkia: Azpeitiko Udala

viernes, 26 de noviembre de 2021

Azkoitia


 

 “Santa Clara” lantegia 1890.urtean Esteban Alberdik sortu zuen eta bertan 30 lagun hasi ziren lanean. Geroago Alberdi y Cia. izena hartu zuen eta Bizkargi izenez ezagutzen zen herrian. Abarketak eta zakuak egiteko jute izeneko landarea lantzen zen 500 makinaren bidez. Jute landarea Pakistan eta Indiatik ekartzen zuten. 



miércoles, 24 de noviembre de 2021

Azkoitia


 San Martingo etxe merkeak

1927.urteko irailaren 20an Alfonso XIII.ak inauguratu zuen auzoa. Auzoaren lehen izena Barrio Obrero Alfonso XIII izan zen eta 1.141.176 pezeta kostatu zen eraikitzea.

Argazkian ikusten diren baratzetako lursailetan dago eraikinda gaur egungo Elkargunea.

lunes, 22 de noviembre de 2021

sábado, 20 de noviembre de 2021

Loiola (1916)


 San Inazioren prozesioa Santutegi aurrean 1916.urtean. Zuri beltzeko argazkia.


 Argazki berdina, baina hau koloreztatua.

jueves, 18 de noviembre de 2021

Azpeitia (1931)


 Jose Antonio Agirre herriko zezen plazan. Argazkia Ricardo Martinek ateratakoa da 1931.urtean. (Kutxateka)

martes, 16 de noviembre de 2021

lunes, 15 de noviembre de 2021

Azkoitia (1916)


 1916.urteko argazki honetan ikusi dezakegu Idiakez Dorrea (Etxe Beltz), aurrean zuen lorategiarekin eta ezkerretara Plaza Berri zati bat.

miércoles, 10 de noviembre de 2021

Azpeitia (1918)


 1918.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazki honetan ederki ikusten da herri osoa nola zegoen soroaz eta baratzaz inguratuta.

domingo, 7 de noviembre de 2021

Loiola (1937)


 Argazkiak eta posta-txartelak beti ez dira erabili sortu ziren eginkizunetarako. 1937.urteko argazki honetan ikus dezakegu propaganda egiteko ere baliagarriak izan zirela.

viernes, 5 de noviembre de 2021

Loiola (1947)






1947.urtean Fatimako Ama Birjina ekarri zuten Gipuzkoako hainbat herrietara, hauen artean Loiolako Santutegira. Jendetza bildu zen prozesio egunean santutegi aurrean.
Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka)

 

miércoles, 3 de noviembre de 2021

Azkoitia




 

“Urtoko Txapel Fabrika” bezala ezagutzen zen herrian. Esteban Hurtado de Mendozak sortu zuen lantegia 1846.urtean. XX. mende hasieran 100 lagunetik gora egiten zuten lana bertan eta 1700 txapel egiten zituzten egunean.

Argazkiak “Album de Gipuzkoa (1914-1915)” liburukoak dira.


Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...