lunes, 29 de agosto de 2022

Loiolan (1979)






 Joxe Miel Barandiaran antropologoa, etnografoa eta apaiza eta Luis Villasante euskal hitzkuntzalaria, euskaltzaina eta frantzizkotarra Loiolan 1979ko Kilometroetan. Argazkiak Arturo Delgadok ateratakoak dira. (Kutxateka)

lunes, 22 de agosto de 2022

Pilotari azkoitiarrak (1966)





 Pilota erakustaldia herriko Kontzejupean, Atanotarrak Anduezatarren aurka. Jende ezagun asko ageri da ikusleen artean. Argazkiak Josu Arroitajauregik atera zituen 1966an.

sábado, 13 de agosto de 2022

Azkoitiarrak


 Azkoitiko herrian sortu zen lehelengotako "Jazz Band"a. Argazkia Floreaga ikastetxe aurrean ateratakoa da eta 1940ko hamarkadakoa da. Hor ageri direnak: Luix "Potxon", Txurruka, Txanbolin, Manolito, Markox "Forkada", Kandido...


martes, 9 de agosto de 2022

Azpeitian


 Jose Mari Recondo toreatzaile donostiarra herriko kaleetan zehar zezen zalez inguratuta, zezenketa bukatu ondoren. Argazkia 1950 ingurukoa da.

Jose Mari Recondo 1931.urtean Donostian jaio zen toreatzaile bat izan zen. Lehen aldiz Bergaran toreatu zuen 1948an arrakasta handia lortuz. Geroago Eibar, Azpeitia, Zestoa, Tolosa eta beste herrietan ere toreatu zuen. Herri hauetan irabazitako ospeak Espainiako zezen plaza garrantzitsuenetan toreatzeko aukera eman zion eta 1950 ko hamarkadako toreatzaile nabarmenetakoa izatera iritsi zen. 2006.urtean hil zen Torremolinosen.

 

viernes, 5 de agosto de 2022

Azkoitian (1933)




 Galeuzkako kideak herriko plaza nagusian 1933.urtean. Argazkiak Ricardo Martinek ateratakoak dira. (Kutxateka)

Galeusca edo Galeuzka, Galizia, Euskadi eta Kataluina nolabait batzeko proiektu politikoa eta kulturala da. Abiatu bezain laster, XX.mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil. (Wikipedia)

 



lunes, 1 de agosto de 2022

Loiola (1938)







 1938.urteko San Inazioren prozesioa. Argazkiak Pascual Marín argazkalariak atera zituen, hauetako batzuek kupula ingurutik ateratakoak dira. (Kutxateka).

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...