martes, 28 de noviembre de 2023

Azpeitia eta...


 A Pontagrako tren-geltokia (A Coruña) gaur egun.

Azpeitiko tren-geltokia inauguratu eta gutxira.


A Pontagrako (A Coruña) tren geltokia Zamora- A Coruña trenbidean, Ramon Cortazar de Urruzola arkitektoak (1867-1945) egin zuen 1943an , Azpeitiako geltokiaren irudi eta antzarekin. Antza denez, obraz arduratzen zen ingeniaria Ramón Cortazarren lagun mina zen, eta, horregatik, geltokia diseinatzeko agindu zion. Hala ere, proiektu berri bat egin beharrean, Azpeitian eraiki zuen geltokiaren planoak aprobetxatzea erabaki zuen Cortazarrek, eta hortik datoz bi eraikinen arteko antzekotasunak.


sábado, 25 de noviembre de 2023

martes, 21 de noviembre de 2023

Loiola (Olatzeko Andre Mariaren baseliza)


 

Herriko ermita zaharrena da, XIII. mende bukaerakoa edo XIV. mende hasierakoa. XV. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen hasiera arte, Gipuzkoako Batzar Bereziak bildu zituen. 

Argazkia: Koldo Mitxelena Kulturunea.


Ermitako kapera zaharra.


Barrualdean egur polikromatuan eta 1,1 metrotako altuera duen Olatz Birjinaren taila aurkitzen da, batzuen ustez erromanikoa eta beste batzuen ustez gotikoa.

Olazko Santa Maria 1952ko irailaren 21ean koroatu zuten. Ospakizun horretan Olatzko Ama azpeitiar guztien zaindari izendatu zuten.

 


jueves, 16 de noviembre de 2023

Azpeitian


 

"Tiznao" bat Herriko Plaza Nagusian

Tiznaok” Espainiako Gerra Zibilean 1936 eta 1939 bitartean borrokan erabilitako automobil blindatu eta inprobisatuei deitzen zieten. Tiznao hitzak blindajearen kolore beltzari egin diezaioke erreferentzia.
1936an gatazka piztu zenean, baliabide militarrik ez zegoenez, baliabide gutxien zituzten alderdiek ibilgailu blindatu horiek sortzeari ekin zioten. Katalunia eta Euskal Herria bezalako industrialdeetan hasi zen arma-lasterketa hau, ahalik eta ibilgailu gehien blindatu eta frontera bidaltzeko. Ibilgailu horiek blindatzeko erabilitako materialak kalitate eta lodiera desberdineko txapak ziren.





lunes, 13 de noviembre de 2023

Loiola


 Santutegiaren ikuspegi orokorra, Egibar baserria (gaur egun Ekoetxea) eta Urolako trenbidea 1930ko hamarkadan.

viernes, 10 de noviembre de 2023

domingo, 5 de noviembre de 2023

Azkoitian








 Jose Manuel Agirre "Endañeta" eta Jose Manuel Ibar "Urtain" herriko pilotaleku zaharrean 1960 hamarkadan. Argazkilaria: Arturo Delgado (Kutxateka)

sábado, 4 de noviembre de 2023

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...