martes, 31 de agosto de 2021

Loiola


 Santutegiko ate nagusia lorategitik ikusita. Ate gainean bandera espainiarra ikusten da. XX. mende erdira ateratako argazkia.


sábado, 28 de agosto de 2021

Azpeitia (1915)


 1915.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. Herriko eliza Santiago kaletik ikusten dela eta gizon talde bat "Aurrera" tabernaren aurrealdean.

jueves, 26 de agosto de 2021

Azkoitia


 XX. mende hasieran Indalecio Ojangurenek ateratako argazki honetan ikusi dezakegu nolakoa zen garai hartan, herriko plaza nagusia. Neska-mutilak iturrian jolasean eta bi behargin eskubiko etxea konpontzen. Aparkatuta dagoen autoaren matrikula SS-2501 da.

lunes, 23 de agosto de 2021

sábado, 21 de agosto de 2021

Azkoitiarrak


 Urzelai I. (Jose Mª Urzelai) - Sustarra I. (Andres Juaristi) - Modesto Larrañaga - Romualdo Larrañaga -   Azkoitiko Txikito (Jose Joakin Larrañaga).

Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1917.urtean Eibarko Frontoian. (Gure Gipuzkoa). 

Garai hartan pilotari asko ziren herrian. Argazki hau da horren adierazle: denak azkoitiarrak.

Garai hontakoak dira Juan Mari Juaristik (Atano III.aren aita), gai honi buruz egindako bertsoak:

Azkoiti ontan daguen pelotai pestia

sei onelako iñun egongo eztia:

Txakala ta Modesto, Romualdo bestia,

Motxa eta Xuxtarra, Pixtia trastia,

 askok desiatzen du oiek ikustia.

 Modestok  bolia ta paret biai beitu,

 Xuxterrak txokokuak atera biaitu;

Urzelai'ren ´lana da erdiari beitu,

eziñ egiñik badu lagunari deitu,

Txikitok atzetikan dantzatuko ditu.

 


jueves, 19 de agosto de 2021

miércoles, 18 de agosto de 2021

Loiola


 Santutegiaren fatxada nagusiko ikusmen orokorra XX. mende hasieran.Oraindik etorbidea eraikitzeke dago eta San Inazioren estatua elizako eskaileratan aurkitzen da.

martes, 17 de agosto de 2021

viernes, 13 de agosto de 2021

Azkoitia (1949)


 Insausti Jauregia.

XVIII. mendearen erdialdean eraiki zuten jauregi barroko hau Xabier Munibe Peñafloridako Kondearen jaiotetxea da, 1764an Euskal Herriko Adiskideen Elkartea sortu zuen gizonaren etxea, hain zuzen ere.

Argazkia 1949.urtekoa da.

martes, 10 de agosto de 2021

lunes, 9 de agosto de 2021

Loiola


 Irudian gizonezko bat San Inazioren estatu aurrean belaunikatuta ageri da. Agian XX.mende hasieran ateratako argazkia izango da honako hau.

sábado, 7 de agosto de 2021

viernes, 6 de agosto de 2021

Azpeitia


 Atzean Moja Frantziskotarren Komentua. Ezkerretera Enparan Dorretxea eta aurrean ibai ondoko baratzeak. Gizon bat ageri da baratze bateko horma aurrean.

miércoles, 4 de agosto de 2021

Azkoitiarra (1940)






 Atano III.aren lehen txapela. Groseko frontoian jokatu zuen partida Iraetako Txikitoren aurka, 1940.urtean. 22-08 izan zen partidaren emaitza. Argazkilaria Pascual Marín (Kutxateka).

lunes, 2 de agosto de 2021

Azpeitia (1924)


 

Azpeitiko zezen plaza hirugarren kategoriako zezen plaza da eta 4.000 ikuslerentzako edukiera du.1903an inauguratu zuten. Bertan ospatu ohi dira zezenketa nagusiak San Inazio jaietan. Zezenketez gain, ohiko herri kirol apustu eta lehiaketak ere egin ohi dira. 

Argazkia 1924.urtekoa da eta bere egilea Ricardo Martín (Kutxateka).

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...