miércoles, 16 de agosto de 2023

Loiolan (1930)


 

Irudi bitxia honako hau.1930. urtean Pascual Marinek Santutegiko eskaileretan argazki hau atera zuenean, talde bati atera nahiko zion argazkia eta baita atera ere. Baina ez zuen aurreikusi eskubian gizon bat ezkutatu nahian zenbilela eta argazkia ateratzeko unean eskubi aldean beste gizonezko bat eskaileretan eroritzen ari zela. (Kutxateka)

miércoles, 9 de agosto de 2023

Loiola


 XIX.mende bukaerako irudia. Santutegiaren ikuspegi orokorreaz gain Katalango baserria eta Urola ibaia zeharkatzen duen zubia ere agertzen dira. Baselikaren eskubi aldea oraindik bukatzeke dago.

jueves, 3 de agosto de 2023

Azpeitia


 

Azpeitiko kartzela eta epaitegia 36ko gerra garaian.

Azpeitiko espetxean zeuden azpeitiarrentzat eta euskal herritarrentzat ez zen espetxe hura kondenatu ondorengo espetxea izan, baizik auzitegi militar frankistek epaitu aurretik egondako behin-behineko espetxea. Dozenaka preso espainiar errepublikano, ordea, jatorriko probintzietan kondenatu ondoren ekarri zituzten Azpeitiko espetxera.

2016ko irailaren 20an, tropa frankistak Azpeitian sartu zireneko 80. urteurrena bete zen egunean, Azpeitiko kartzelan hildako preso errepublikarrak omendu zituzten.


 

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...