martes, 31 de mayo de 2022

Azkoitia


 Herriko Plaza Berri eta elizako kanpandorrea (Vida Vasca).

"Vida Vasca" 1924tik 1981era Hego Euskal Herriko geografia, historia, ohitura, gizarte bizitza eta merkataritzari buruzko aldizkaria izan zen, urtero argitaratzen zena.

martes, 24 de mayo de 2022

Loiola (1959)


 Loiolako Santutegia eta Urola ibaia zeharkatzen duen zubia.

Argazkia Indalecio Ojangurenek atera zuen 1959.urtean. (Gure Gipuzkoa)

domingo, 22 de mayo de 2022

Azkoitiarra (Luxia) 1949





Juan Jose Narbaiza Ibarbia (Luxia) aizkolari azkoitiarra (1922-1979).

"Luxia" Airoko pagoa mozten Deban (1949)

Zuhaitz hori Nabarnizeko (Bizkaia) koadrila batek bota zuen. Pagoak 2 metro eta 10 zentimetroko diametroa zuen. Luxiak onartu zuen mozteko erronka eta alde bakoitzak berrogeita hamar mila pezeta jarri zituen. Luxiak proba bertan behera utzi behar izan zuen bero itogarriaren ondorioz.

Argazkiak: Indalecio Ojanguren (Gure Gipuzkoa)

 



 


miércoles, 18 de mayo de 2022

lunes, 16 de mayo de 2022

domingo, 15 de mayo de 2022

Azkoitia (Madarixa)


 Gaur, maiatzak 15, San Isidro eguna ospatzen da. Herriko Madarixa auzoko ermita San Isidrori eskainitakoa da eta gaur bertan berinauguratuko dute. Orain dela 100 urte pasa, Indalezio Ojangurenek, 1916.urtean, honako argazki hau atera zion ermitari.

sábado, 14 de mayo de 2022

Azkoitiarra



 

Modesto Andueza Andueza III.a hil da. Atzo zendu zen, 81 urte zituela. 1940ko uztailaren 8an jaio zen Modesto Andueza Azkoitian, eta urte luzez izan zen pilotari eta batez ere pilotazale. 1964an iritsi zen profesionaletara, urte hartako urriaren 14an Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar frontoian debuta eginez. Bigarren Mailako buruz buruko txapelduna izan zen 1966an, eta Retegi I. gainditu zuen finalean.

Garaipen horrek bultzada eman zion bere garaiko pilotari handienekin aritzeko: Ogeta, Retegi I, Retegi II, Atano X, Tapia anaiak, Lajos, Arriaran II. Eskuineko esku aparta zuen Andueza III.ak, eta horrek asko lagundu eta nabarmendu zuen pilotari ibilbidean. (Maxixatzen)

Azkoitia


 Insaustiko Jauregia XX.mende erdi aldera. Garai hartan, aurrean eta aldamen batean intxaurondoak zituen.

jueves, 12 de mayo de 2022

Loiola


 Santutegiko fatxada nagusia eta bertako lorategia Hotel Loyolako arkupetatik ikusita (orain Hotel Arrupe). San Inazioren estatua oraindik eskaileratan dago, beraz, argazkia pasa zen gizaldi hasierakoa da.

domingo, 8 de mayo de 2022

Azkoitiarra (Julene Urzelai)


Ehun urte bete dira Emakume Abertzale Batza, EAJri loturiko elkartea, sortu zenetik. Ongintzan, irakaskuntzan, emakumeen prestakuntzan eta abertzaletasunaren hedapenean jardun zuten diktadura iritsi zen arte.

Emakume hauetako bat Julene Urzelai izan zen, hizlari ospetsua. Beste hainbat emakumerekin hitzaldiak ematen aritu zen mitinetan eta batzokien inaugurazioetan. Azkoitian jaioa 1912.urtean. Caracasen zendu zen 1983.ean, gerra ostean erbesteratu baitzen Venezuelara.


 

jueves, 5 de mayo de 2022

Azpeitia


 Beste argazki bat, non ikusten den herriko tren geltoki aurrean nola ari diren trenbideko lanak bururatzen, beraz 1925.urte ingurukua da irudi hau.

martes, 3 de mayo de 2022

Loiolan


 Irudian baserritar bat soroan lanean Loiola inguruan. Atzean Hernio mendiaz gain Santutegiko kupula ageri da.

Argazkia 1945.urtekoa da.

lunes, 2 de mayo de 2022

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...