lunes, 28 de febrero de 2022

Loiolan (1925)







 Agintari zibilak eta Itsas Armadakoak Santutegira egin zuten bisitaldi batean.

Argazkiak Ricardo Martinek egin zituan 1925.urtean (Kutxateka).

domingo, 27 de febrero de 2022

Loiola

Santutegi ondoan dagoen eraikuntzak Hotel Loyoa izena zuenean.

Argazkia 1920ko hamarkadakoa izan liteke.

viernes, 25 de febrero de 2022

Azkoitia (1930)


 Herriko elizako kanpandorrea atzeko kaletik ikusita. Ezkerretara Kirurineko baserria eta kooperatibako sarrera eta ate aurrean hainbat pertsona. Eskuinean lagun bat zoru josten.

Argazkia Pascual Marinek atera zuen 1930 hamarkadan (Kutxateka).

lunes, 21 de febrero de 2022

Azpeitian (1969)



 1969.urteko Saninaziyuetako zezenketa batean parte hartu zuen garai hartako toreatzaile ospetsuenetako batek, Manuel Benitez "El Cordobés"ek. Argazkietan zezen plazako aurkezpen-paseoan eta hainbat azpeitiarrekin (Azpeitiko Zezen Plaza).


Zezenketa horren berri eman zuen kartela.

Bitxikeri bat: inprimategiko oker baten ondorioz "Bar Perra" agertu zen kartelean BAR EPERRAren ordez eta boligrafoz "E" erantsita zuzendu behar izan zuten akatsa. 

sábado, 19 de febrero de 2022

miércoles, 16 de febrero de 2022

Loiola inguruan



 Jesus eta Maria komentua 1915.urtean inauguratu zuten naiz eta bertako lehenengo hiru lekaime Azpeitiko etxe batean, hain zuzen ere Jose Egiguren (Don Pepe) sendagilearen etxean egon ziren 1909. urtetik, eraikuntza bukatu bitartean.

martes, 15 de febrero de 2022

Loiola (1940)


Horrela ikusi zituen 1940.urtean Pascual Marinen kamarak, Loiolako Santutegia eta bere aurreko lorategia (Kutxateka).

lunes, 14 de febrero de 2022

Azpeitia (1929)


 San Inazioren prozesioa herriko elizara ailegatzen. Atzeko hainbat etxeetako balkoiak, espainiako banderaz apainduta ageri dira. 

Argazkia Pascual Marinek ateratakoa da 1929.urtean (Kutxateka).

domingo, 13 de febrero de 2022

Azkoitia (1915)


 Horrelako itxura zuen herriko Goiko Kaleak 1915.urtean. 

Argazkia Indalecio Ojangurenek atera zuen (Gure Gipuzkoa).

martes, 8 de febrero de 2022

Loiola (1959)


 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1959.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkian (Gure Gipuzkoa).

viernes, 4 de febrero de 2022

Loiolan (1927)





 Loiolako Santutegian ospatu diren eskontzak zenbatezinak dira. Honako hau 1927.urtekoa da eta argazkiak Pascual Marinek egindakoak dira (Kutxateka).

jueves, 3 de febrero de 2022

Azpeitia


 Soreasuko Sebastian Donea Parrokia Santiago kaletik ikusita 1960ko hamarkadan (Vida Vasca).

“Vida Vasca” 1924tik 1981era Hego Euskal Herriko geografia, historia, ohitura, gizarte bizitza eta merkataritzari buruzko aldizkaria izan zen, urtero argitaratzen zena.

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...