domingo, 31 de diciembre de 2023

Azpeitia


 Urolako trena proba teknikoak egiten herriko trengeltokian. 

Argazkia Indalezio Ojangurenek atera zuen 1932an.

miércoles, 27 de diciembre de 2023

Azkoitiarra-Azpeitiarra


 


1948ko ekainaren 6an Azpeitiko zezen plaza mukuru bete zen Azkoitiko Antonio Soraluze “Korta” eta Azpeitiko Inazio Orbegozo “Arria I” arteko apustua ikusteko. Bakoitzak 60 ontzako zortzi enbor eta 36 ontzako 30 enbor ebaki behar zituen. Arriak ordu bat, 40 minutu eta 44 segundotan bukatu zuen lana eta Korta erretiratu egin zen.

Testuak eta argazkia: El Diario Vasco 









lunes, 18 de diciembre de 2023

Loiola


 1930ko argazkia da honako hau. Bertan ageri dira hiru komentu: Olatz, Jesus-Maria eta Esklabak. Baita ere Hotel Izarra, Egibar baserria eta Urolako trenbidea eta ezkerrean gaur egun desagertuta dagoen eraikin bat, agian errota bat.

miércoles, 13 de diciembre de 2023

jueves, 7 de diciembre de 2023

Azkoitiarra

 

Fernando Tapia (Tapia I) eta beste pilotari bat sariak jasotzen, agian Bergarako pilotalekuan 1960ko hamarkadan. Bihen erdian Bergarako"Ibili"markako etxetresna elektriko bat ageri da. Propaganda edo sari bitxia? Argazkilaria: Toribio Jauregi

viernes, 1 de diciembre de 2023

Azkoitia

 






Idi-Probak herriko pilotalekuan. Argazkiak Javier Gallegok ateratakuak dira eta 1970ko hamarkadakoak izan daitezke. (Kutxateka)

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...