miércoles, 29 de diciembre de 2021

Azkoitia


 Altzibarko komentu zaharra eta bere aurrean Altzibarko futbol zelai, Anaitasuna futbol taldearen ibileren lekuko isila. 

Argazkia Indalecio Ojangurenek atera zuen 1960.urtean.

lunes, 27 de diciembre de 2021

Azpeitia

 

Urola ibaia Perez Arregi plaza inguruan. Argazkian ageri dira Frantziskatarren komentua, Telefonikako etxea eta Soreasuko zubia besteak beste.

viernes, 24 de diciembre de 2021

Loiola (1916)


 Mazeroak 1916.urteko San Inazioren prozesioaren aurrealdean.

Argazkia: Indalecio Ojanguren (Gure Gipuzkoa).

lunes, 20 de diciembre de 2021

Azpeitia


 Urolako Trena 1926.urtean inauguratu zuten, baina urte batzuk lehenago lanean ari ziren, beraz, argazkia 1920.urte ingurukoa izango da. Bertan herriko tren geltokia agertzen da argindar zutoinez inguratuta eta baita beharginak euren lanetan ere.

domingo, 19 de diciembre de 2021

Loiola





 Ohikoa izaten da erromes-gune inguruetan, hotel, ostatu, jatetxe eta horrelakoak izatea eta Loilako Santutegia ez da salbuespena. Ostatu horietako bat, zaharrenetakoa eta ospetsuenetakoa, Amenabar izan zen. XX.mende hasieran ireki eta 2015ean bota zuten, urte batzuk hutsik eta egoera txarrean egon eta gero.

Argazkietan Amenabarren hiru garai desberdinak ikusten dira.

Azkeneko argazkia Uztarriatik jasotakoa da.

viernes, 17 de diciembre de 2021

Azkoitiarra


 Jose Joakin Larrañaga "Azkoitiko Txikito" izenez zen ezaguna. XIX.mende bukaera eta XX.mende hasierako pilotari onenetakoa izan zen. 1905.urtean Donostiako Moderno frontoia inauguratu zuen beste pilotari azkoitiar batek lagunduta, hain zuzen ere, Jose Mari Urzelai "Urzelai I."ak

"Azkoitiko Txikito"ren heriotz oroigarria.


martes, 14 de diciembre de 2021

Azkoitia (1915)


 Jendea begira duela, baserritar bat ageri da bere idi parearekin Plaza Berri inguruan.1915.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. (Gure Gipuzkoa)

sábado, 11 de diciembre de 2021

jueves, 9 de diciembre de 2021

Azpeitia


 XX.mende hasierako argazki hontan azaltzen dira Antxieta Etxea eta oraindik berritu gabeko eliz aurreko plaza.

martes, 7 de diciembre de 2021

lunes, 6 de diciembre de 2021

Azkoitiarra-Azpeitiarra (1929)


 Jose Aranburu (Keixeta) azpeitiarra, Urrestillan jaioa eta Jeronimo Iturbe (Agiñeta) azkoitiarra, Aginaga auzoan (garai hartan Azkoitikoa zen) jaiotakoa, aizkoran elkarren kontra jokatu zutenean Donostiako Konstituzio Plazan 1929.urtean.

viernes, 3 de diciembre de 2021

Loiola (1942)





 1942.urtean, Loiolan ospatu zen eskontza honetako argazkiak atera zituen argazkilaria Vicente Martín izan zen. (Kutxateka)

miércoles, 1 de diciembre de 2021

Loiola



XX.mende hasierako argazki honetan Santutegiaren ikuspegi orokorra ikusten da.

Argazkia Rafael Munoaren bildumakoa da. (Kutxateka)

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...