sábado, 31 de diciembre de 2022

Azpeitia


 Magdalena auzoa XX. lehen mende erdian. Atzealdean auzoari izena ematen dion Magdalena ermita ageri da.

viernes, 30 de diciembre de 2022

Azkoitiarra (1944)


 

1944ko irailaren 16an Munduko Pilota Txapelketako finala jokatu zen Donostiako Gros pilotalekuan, Mariano Juaristi «Atano III.a» eskuz eskuko txapeldun azkoitiarraren (1904-2001) eta Jean Baptiste Harambillet halaber txapeldun ezpeletarraren (1917-1997) artean. Azkoitiarrak jantzi zuen txapela.

Jean Baptiste Harambillet eta Mariano Juaristi «Atano III.a» pilotariak ageri dira Gros frontoiko kantxan sartzen, Isidro Ansorena eta Secundino Martinez de Lecea txistulariekin batera.

Argazkilaria: Vicente Martín. (Kutxateka)

lunes, 26 de diciembre de 2022

Azkoitia (1952)


 Herriko elizako kanpandorrea eta Leturiondo Jauregia 1952an Indalezio Ojangurenek aterarako argazkian.(Gure Gipuzkoa)

jueves, 22 de diciembre de 2022

Loiola





 


San Inazioren oroigarriak saldu ohi dituzten Santutegi aurreko bi kioskoak betidanik ezagutu izan ditugu. Urten poderioz bere itxura pixkat bat aldatu izan arren “betikoak” dira.

Garai desberdinetan ateratako argazki hauetan ikusten da nola aldatu diren.

 


domingo, 18 de diciembre de 2022

Toreatzaile azpeitiarra







 


Rafael Olaizola “Niño del Arrabal” toreatzaile azpeitiarra.

1980-90ko hamarkadetan hainbat herritako zezenketetan parte hartu zuen, hala nola, Azpeitian, Zestoan, Urretxun, Mutrikun, Orozkon...antolatutakoetan. Txomin Rekondo, “El Gran Babalí”, Shanti “Donostiako Bar Cepakoa” eta abar izan zituen bidelagun. Garai honetan herrian baziren beste toreatzaile batzuek ere, hauen artean , “Lagartijo”, Bittortxo edo “Carnicerito de Azpeitia”, Miguelito Sarralle, Galdos...

Argazkiak Arturo Delgadok atera zituen Azpeitiko Zezen Plazan. (Kutxateka)


 


Garai hartako zezenketako kartel bat.

martes, 13 de diciembre de 2022

viernes, 9 de diciembre de 2022

Trikitilari azkoitiarrak (1979)


Joxe Mari Soraluze Balentziaga “Epelde” 1914an jaio zen Azkoitiko Martirieta
bailarako Muno baserrian. Familiatik zetorkion musikarekiko zaletasuna;
aita eta aitona dultzaineroak izan ziren, baina berak soinu txikia aukeratu
zuen. Epeldek, anaia eta Egurrola izan zituen panderoan lagun besteak beste.
Hamaika erromeria alaitutako trikitilaria izateaz gain, Euskal Herriko Trikiti-
xa Txapelketan parte hartu izan zuen Egurrola lagun zuelarik.

Antonio Sudupe "Egurrola" 1915.urtean jaio zen. Epelderekin edo Munorekin astindu ohi zuen panderoa.




 

jueves, 8 de diciembre de 2022

Azkoitia (Floreaga jauregia) 1948


Pedro Sanchez Zuazolak 1515 inguruan eraiki zuen jauregi mudejar hau. 1677an Garciezko kondeen administraziora igaro zen eta jatorrizko distira galdu zuen. Denborarekin nekazarien etxe bihurtu zen jauregi honetan jaio zen 1904an Atano III.a pilotari ospetsua. 1997.urtetik Joseba jatetxea dago eraikin honetan. Atzean Floreagako ikastetxea ageri da.

Argazkia Vicente Martinek atera zuen 1948an. (Kutxateka)





 

sábado, 3 de diciembre de 2022

Pilotariak (1934)


 1934. urtean Eibarko Astelena pilotalekuan Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. Bertan ageri dira Berasaluze, Txikuri I., Atano IV.eta Peru, azkeneko biak azkoitiarrak.

jueves, 1 de diciembre de 2022

Loiola


 1960ko hamarkadako koloreztatutako irudi honetan ageri dira Santutegia eta Azkoitirako bidea. Zer lasaitasun!

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...