martes, 30 de marzo de 2021

Loiolan


 Loiolako Santutegian erlijiosoak bakarrik ez ziren biltzen, militarrak ere bai. Gizon hauen paparretan,  zeruan bezain izar dago.

Argazkia Espainiako gerra zibilaren ondoren ateratakoa izango da...

lunes, 29 de marzo de 2021

Loiola (1921)


 Kontaezinak dira Loiolako Santutegian ospatu izan diren elizkizunak eta prozesioak. Irudian ikusten duguna horietako baten prestaketakoa da. A ze lanak hartu zituzten!

 Argazkia 1921.urtekoa da eta egilea Ricardo Martín (Kutxateka).

sábado, 27 de marzo de 2021

jueves, 25 de marzo de 2021

Azkoitia (Miguel Urreta Etxebeste) 1928

Argazkiak 1928.urtean egindakoak dira.

Egilea: Miguel Urreta Etxebeste

(Koldo Mitxelena Kulturunea)



 Herriko patio bat.

Eliza aurreko plaza.


Eliza atzeko atea.


Miguel Urreta Etxebeste 

Urnietan jaiotako abertzalea; 1915.urtetik diputatu bezala, lanean aritu zen Gipuzkoako Aldundian, Donostiko eskualdea ordezkatzen. Bi azpeitiar ospetsu izan zituen lankide:  Julián Elorza karlista eta Ignazio Perez-Arregi integrista. 


martes, 23 de marzo de 2021

Azkoitia (1940)


 Azkoitiko eliza nagusiko kanpandorrea Floreaga etxeko arkupetik ikusita. Kanpandorre hau tximista batek eraitsi zuen 1943.urtean. 

Argazkia 1940.urtekoa da.

lunes, 22 de marzo de 2021

sábado, 20 de marzo de 2021

Amuko zubia (Azpeitia)

Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago.

 

Iñigo Ibargurenek 2006-10-14an Uztarrian idatzi zuen artikulo bateko zati bat:

Datu zehatzik ez dudan arren, Azpeitiak duen zubirik zaharrenetakoa izan behar du, zaharrena ezpada. Egia esan, azken urte hauetan Marzial Uzin enpresak (geroago Corrugados) egindako obra batzuk direla eta, erdi ezkutatuta gelditzen da eta herriak ahaztuta duela esango nuke. Ez da harritzekoa. Zubia oso triste dago, norbaitek bizitzeko gogoa kendu balio bezala.

 

 

 

 

 

viernes, 19 de marzo de 2021

Tren geltokia (Azkoitia) 1988

Hauxe da azkoitiarren oroimenean txertatuta dagoen Urolako trenaren Azkoitiko geltokiaren azken irudia.

Urolako trena 1988ko otsailaren 2an itxi zen behin betiko.

Argazkia 1983koa da eta egilea Peter Velthoen argazkilari holandarra.
 

miércoles, 17 de marzo de 2021

Aita San Inazioren ur bedeinkatua (Loiola)

Garai batean Loiolako Etxe Santuko atarian horrelako eskultura bat zegoen. San Inazio agertzen zen gaztelu moduko baten aurrean gerlari jantzita eta bere oinetan otarrain itxurako iturri bat zuen. Iturri honetako ura “Aita San Inazioren ur bedeinkatua” zen, hitz egiterakoan arazoak zituzten umeentzat  lagungarria zena. Urola bailarako neska- mutil askok edan zuten ur hortatik.

 



 

 

Gaur egun Santutegi barruko patio batean aurkitzen da.


 


 

martes, 16 de marzo de 2021

Urolako trena (Loiola) 1972

 

Trenbidea 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Espainiako errege Alfontso XIII.ak; 1986ko udazkenean bukatu zen haren ustiapena, eta 1988ko otsailaren 2an itxi zen behin betiko.

Argazkia Loiolako geltokian ateratakoa da 1972.urtean.

domingo, 14 de marzo de 2021

Insausti Jauregia (Azkoitia) 1949


 

XVIII. mendearen erdialdera eraiki zen jauregi barroko hau. Etxe honetan bizi izan zen pertsonairik ospetsuena Peñafloridako kondea Xabier Munibe izan zen, Euskalherriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea.

Argazkia 1949.urtekoa da.

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...