Loiolako Santutegian erlijiosoak bakarrik ez ziren biltzen, militarrak ere bai. Gizon hauen paparretan, zeruan bezain izar dago.
Argazkia Espainiako gerra zibilaren ondoren ateratakoa izango da...
Argazkia Espainiako gerra zibilaren ondoren ateratakoa izango da...
Argazkia 1921.urtekoa da eta egilea Ricardo Martín (Kutxateka).
Eliza aurreko plaza.
Miguel Urreta Etxebeste
Urnietan jaiotako abertzalea; 1915.urtetik diputatu bezala, lanean aritu zen Gipuzkoako Aldundian, Donostiko eskualdea ordezkatzen. Bi azpeitiar ospetsu izan zituen lankide: Julián Elorza karlista eta Ignazio Perez-Arregi integrista.
Argazkia 1940.urtekoa da.
Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago.
Iñigo Ibargurenek 2006-10-14an Uztarrian idatzi zuen artikulo bateko zati bat:
Datu zehatzik ez dudan arren, Azpeitiak duen zubirik zaharrenetakoa izan behar du, zaharrena ezpada. Egia esan, azken urte hauetan Marzial Uzin enpresak (geroago Corrugados) egindako obra batzuk direla eta, erdi ezkutatuta gelditzen da eta herriak ahaztuta duela esango nuke. Ez da harritzekoa. Zubia oso triste dago, norbaitek bizitzeko gogoa kendu balio bezala.
Urolako trena 1988ko otsailaren 2an itxi zen behin betiko.
Argazkia 1983koa da eta egilea Peter Velthoen argazkilari holandarra.
Garai batean Loiolako Etxe Santuko atarian horrelako eskultura bat zegoen. San Inazio agertzen zen gaztelu moduko baten aurrean gerlari jantzita eta bere oinetan otarrain itxurako iturri bat zuen. Iturri honetako ura “Aita San Inazioren ur bedeinkatua” zen, hitz egiterakoan arazoak zituzten umeentzat lagungarria zena. Urola bailarako neska- mutil askok edan zuten ur hortatik.
Gaur egun Santutegi barruko patio batean aurkitzen da.
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...