Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago.
Iñigo Ibargurenek 2006-10-14an Uztarrian idatzi zuen artikulo bateko zati bat:
Datu zehatzik ez dudan arren, Azpeitiak duen zubirik zaharrenetakoa izan behar du, zaharrena ezpada. Egia esan, azken urte hauetan Marzial Uzin enpresak (geroago Corrugados) egindako obra batzuk direla eta, erdi ezkutatuta gelditzen da eta herriak ahaztuta duela esango nuke. Ez da harritzekoa. Zubia oso triste dago, norbaitek bizitzeko gogoa kendu balio bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario