jueves, 29 de abril de 2021
Azkoitia
Herriko Erruki-etxea (Mixikordixe). Atzerago Monjen Ikastetxea eta ezkerretara Alberdi (azkoitiarrentzako Bizkarki) fabrikako sarrera.
miércoles, 28 de abril de 2021
Loiola
Agian, XX. mendeko lehen erdian ateratako argazkia Santutegi aurrean. Ezkerretara hiru gizon, txakur bat eta idi-parea gurdiarekin eta eskubian San Inazioren monumentua.
martes, 27 de abril de 2021
lunes, 26 de abril de 2021
Azpeitia
Ondo prestatutako argazkia. Ezkerrean bi emakume, bata idi-parearekin eta bestea bi umerekin eta eskubian sei gizonezko laiekin lanean. Atzean ezkerretan Loiolako Santutagia ageri da eta eskubian Olatzko komentua.
sábado, 24 de abril de 2021
Azkoitia (1952)
1952.urtean Indalezio Ojangurenek ateratako argazki honetan ikusten da nolako itxura zuen Plaza-Berriak. Zuhaitzak landatu berriak daude eta irudiaren ezkerretara gasolina-hornigailu bat ikusten da.
jueves, 22 de abril de 2021
Azpeitia
Vicuñaneko etxea, Azpeitiko Erdikale barrenean XX. mende hasieran. Bertan zegoen herriko sarreretako bat. 1923an eraitsi zuten, udalak erosi zuenean. San Millango markesarena zen.
Testua eta argazkia Iñigo Aranbarriren APIRILA webgunetik jasotakoak dira.
miércoles, 21 de abril de 2021
Azkoitia-Zarautz (Maratoia) 1966
1966.urtean Zarauzko lehen maratoia burutu zen. Azkoitian hasi eta Zarautzen bukatu. Maratoi honetan 11 lagunek hartu zuten parte eta irabazlea Abebe Bikila afrikarra izan zen. Argazkietan, Azkoitia eta Azpeitia zeharkatzen ikusten dira korrikalariak.
Argazkiak: Arturo Delgado (Kutxateka).
martes, 20 de abril de 2021
sábado, 17 de abril de 2021
viernes, 16 de abril de 2021
Loiola
martes, 13 de abril de 2021
Azkoitia (San Martingo etxeak 1926-27)
San Martingo etxe merkeen proiektua Tomás Bilbao arkitektuarena izan zen eta herrriko alkate Ricardo Otañoren bultzadari esker egin ziren etxeak. Irudietan erainkutzen lanen hasiera agertzen da.
Bi alditan inauguratu zuten: lehena Alfonso XIII.ak 1927ko irailaren 20an, 40 etxe bakarrik inauguratu zituen eta bigarrengoz 1929ko apirilaren 14an, oraingoan etxe guztiak.
Auzoaren lehen izena Barrio Obrero Alfonso XIII. izan zen.
Argazkian lehen fasearen bukaera. Goian San Martingo ermita eta bere erlojua ikusten dira.
domingo, 11 de abril de 2021
sábado, 10 de abril de 2021
Azkoitia (1952)
1952.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia.
jueves, 8 de abril de 2021
Loiolan
Irudian jesuita talde handi bat agertzen da Santutegi aurreko eskaileratan, agian, pasa den mende erdi aldera ateratako argazkia da honelako hau, jesuita gazteek, ikasketak Loiolan egiten zituztenekoa.
Zenbat eta zenbat argazki aterako ote ziren eskailera honetan...
martes, 6 de abril de 2021
Loiola
Loiolako Santutegia, Azpeititik Loiolarako bide zaharretik ikusita. Aurrealdean makalak, Urola ibaiaren ertzean.
lunes, 5 de abril de 2021
Azpeitia
Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa da.
viernes, 2 de abril de 2021
Azkoitia
Aspalditik dira ospetsuak Azkoitiko Ostiral Santuko prozesioak. Irudi honetan "Armatuak" agertzen dira, beharbada pasa den mende erdi aldean ateratako argazkian.
jueves, 1 de abril de 2021
Loiola
Loiolako Santutegia zubi zaharraren atzean. Zubi gainean neska-mutil talde bat agertzen da. Zubian bertan ageri dira bi data hauek: 1670-1982, hau da, eraiki zutenekoa eta berritu zutenekoa.
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...