viernes, 15 de octubre de 2021

Azkoitia-Azpeitia


Azkoitiko argazkiak


 


Azpeitiko argazkiak

 

Autobusaren hondarrak Iraeta inguruan


Zestoako oroigarria, autobusa urak eraman zuen tokian


1953.urteko uholdeak

Uholde haietako gertakaririk larriena La Guipuzcoana autobus konpainiaren autobus batek izandako istripua izan zen. Autobusa urriaren 14ko arratsaldeko seietan atera zen Donostiatik. Zestoako Iraeta auzoaren parean, autobusa ez atzera ez aurrera geratu zen, motorrean ura sartu zelako.

Autobusaren barruan hogeitabost pertsona inguru zeuden, eta batzuk barrutik ateratzea lortu zuten arren, barruan hamasei pertsona geratu ziren, kanpora ateratzera ausartu ezinik. Gaueko ordu bietan, autobusa urak eraman zuen barruko hamasei pertsonak hil zirelarik.

Ekaitz beldurgarri hark 22 hildako utzi zituen inguruotan. Hauetatik 4 lagun azkoitiarrak ziren eta sei azpeitiarrak.

Gaur egun, oroigarri bat dago jarrita autobusa urak eraman zuen tokian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...