Baserritarrak lanean Urrestilla inguruko baserri bateko soroetan. Atzean Izarraitz mendia ageri da.
Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1955.urtean (Gure Gipuzkoa).
Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1955.urtean (Gure Gipuzkoa).
1921.urtean inauguratu zuten Azpeititik Loiolara dihoan hiribidea, San Inazio Iruñako harresian zauritu zuten laugarren mendeurrenean: “trazar una amplia avenida que conduzca al santuario, a fin de que las grandes multitudes que se reúnen en las fiestas y ocasiones solemnes, puedan desenvolverse sin angosturas, y tenga la concentración de ésas muchedumbres la magnificencia que puede y debe tener”. Giza honetako gutun batekin gogorarazi zitzaion Gipuzkoako Ahaldundiari, herria eta Santutegia lotuko zuen etorbide berri baten beharra zegoela.
Imanol Elias historiagile azpeitiarrak artxibo historikoan aurkitutako lehenbiziko idatzizko datuaren arabera, 1518.urtean Azpeitian sokamuturra ospatzen zen jada. Ordudanik, azpeitiarrek tradizioari eutsi diote, debekuak tarteko, eta gaur egun, herriko ia festa guztietan tarte berezia izaten du zezenak.
Azpeitiko sokamuturrari buruzko dagoen lehen irudia, 1.918. urtekoa da.
Udaletxeko eskubiko arkupean egunkariak saltzen zituen kiosko bat agertzen da.
Argazkia: Azpeitiko Udala
“Santa Clara” lantegia 1890.urtean Esteban Alberdik sortu zuen eta bertan 30 lagun hasi ziren lanean. Geroago Alberdi y Cia. izena hartu zuen eta Bizkargi izenez ezagutzen zen herrian. Abarketak eta zakuak egiteko jute izeneko landarea lantzen zen 500 makinaren bidez. Jute landarea Pakistan eta Indiatik ekartzen zuten.
1927.urteko irailaren 20an Alfonso XIII.ak inauguratu zuen auzoa. Auzoaren lehen izena Barrio Obrero Alfonso XIII izan zen eta 1.141.176 pezeta kostatu zen eraikitzea.
Argazkian ikusten diren baratzetako lursailetan dago eraikinda gaur egungo Elkargunea.
Argazki berdina, baina hau koloreztatua.
“Urtoko Txapel Fabrika” bezala ezagutzen zen herrian. Esteban Hurtado de Mendozak sortu zuen lantegia 1846.urtean. XX. mende hasieran 100 lagunetik gora egiten zuten lana bertan eta 1700 txapel egiten zituzten egunean.
Argazkiak “Album de Gipuzkoa (1914-1915)” liburukoak dira.
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...