viernes, 29 de abril de 2022
Azkoitiarrak
Mariano Juaristi Atano III.ak bigarrengo aldiz irabazi zuen buruz-buruku txapelketa bere anaia Jose Mª Juaristi Atano VII.aren aurka jokatu ondoren. Pilota partida 1942.urtean ospatu zen Donostiako Gros Frontoian eta 22-5ekoa izan zen emaitza. Hantxe egon zen Pascual Marin argazkiak ateratzen.(Kutxateka)
miércoles, 27 de abril de 2022
viernes, 22 de abril de 2022
Azpeitiarrak (Arzamendi eta Berolegi erremontariak))
Felix Berolegi eta Julian Azurmendi Jai-Alai frontoian finaleko egunean. (Kutxateka)
Jendetza finaleko partida ikusten. (Kutxateka)
Jai-Alai frontoia erremonteko finalean. (Kutxateka)
1915.urtean Donostiako Jai-Alai frontoian lehelengo erremonte txapelketa ospatu zen. Bi azpeitiar iritsi ziren finalea, Arzamendi eta Berolegi. Arzamendi izan zen garaile 50 eta 45 irabazi baizion aurkariari. Irabazleak, tituluaz gain, domina eta 500 peseta jaso zituan.
Julian Arzamendi (Azpeitia) - Roberto Bustingorri (Markina) - Jose Irigoien (Bera) - Felix Berolegi (Azpeitia)
jueves, 21 de abril de 2022
Azkoitia
XX. mende erdiko argazki hontan, bi lagun Urola ibaira begira eta Plaza Berriko etxeen atzealdea ikusten dira.
miércoles, 20 de abril de 2022
martes, 19 de abril de 2022
domingo, 17 de abril de 2022
jueves, 14 de abril de 2022
Azkoitia
Ostiral arratsaldean ospatzen den Aste Santuko prozesioak ospe handia du. Irudian Veronicaren pausoa ageri da San Martin kalea zeharkatzen. Irudi hau Julio Beobide eta Ignacio Zuloagak elkarlanean sortutakoa da 1920. hamarkadan.
martes, 12 de abril de 2022
Loiola
Urolako trenaren Loiolako geltokia eraiki berria. Atzean Santutegiaren kupula ageri da. Irudia 1920ko hamarkadakoa da.
domingo, 10 de abril de 2022
Azkoitiarra (1965)
Aurtengo Itzulia atzo bukatu zen. Lehenago txirrindulari proba hau "Bicicleta Eibarresa" izenez ezagutzen genuen. 1965.urtean herriko Sebastian Elorza izan zen garailea.
viernes, 8 de abril de 2022
Azpeitian (1983)
Gaur 22. Korrika Herritik pasatuko da. Orain dela 39 urte, hau da, 1983.urtean ere gertaera berdina ospatu genuen.
martes, 5 de abril de 2022
lunes, 4 de abril de 2022
domingo, 3 de abril de 2022
Loiola
Azpeititik Loiolarako bide zaharretik ateratako argazkia. Irudian San Inazioren monumentoa, Egibar baserria eta Loiolako santutegiko kupula ikusten dira. Argazkiaren egilea Vicente Crespo Franco izan zen.
Vicente Crespo Franco Astorgako epaile gazteak, Azpeitiko epaitegian lan egin zuen 1906tik 1913ra. Argazkigintza zalea zenez, Azpeitiko eta bere inguruko zenbait lekutan atera zituen argazkiak.
(Euskotren Museoa)
sábado, 2 de abril de 2022
Azpeitia (1941)
1941.urtean herrian egin zen prozesio bateko irudiak dira hauek. Argazkien egilea Pascual Marín izan zen (Kutxateka).
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...