sábado, 14 de mayo de 2022

Azkoitiarra



 

Modesto Andueza Andueza III.a hil da. Atzo zendu zen, 81 urte zituela. 1940ko uztailaren 8an jaio zen Modesto Andueza Azkoitian, eta urte luzez izan zen pilotari eta batez ere pilotazale. 1964an iritsi zen profesionaletara, urte hartako urriaren 14an Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar frontoian debuta eginez. Bigarren Mailako buruz buruko txapelduna izan zen 1966an, eta Retegi I. gainditu zuen finalean.

Garaipen horrek bultzada eman zion bere garaiko pilotari handienekin aritzeko: Ogeta, Retegi I, Retegi II, Atano X, Tapia anaiak, Lajos, Arriaran II. Eskuineko esku aparta zuen Andueza III.ak, eta horrek asko lagundu eta nabarmendu zuen pilotari ibilbidean. (Maxixatzen)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola

 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1880.go hamarkadan. Eskubiko aldea oraindik bukatzeke ageri da. Argazkilaria azkoitiko Modesto Amenabar iza...