1925. urtean Itsas Armadako hainbat agintari eta euren lagunak Santutegi aurrean.
Argazkilaria Ricardo Martin izan zen. (Kutxateka)
Argazkilaria Ricardo Martin izan zen. (Kutxateka)
Trikitilariak
Azpeitia, 1947. Manuel Sodupe «Gelatxo»-ri egindako omenaldia. Atzean: Leandro Unzeta, Joxe Manuel Aranbarri «Madarixa Txikia», Boni Arregi «Iturbide», Inaxio Goenaga «Arbe», Mario Serrano, Miguel Arregi «Iturbide», Bittor Gurrutxaga «Otola». Aurrean: Faustino Azpiazu «Sakabi», Kandido Beristain, Patxi Arregi «Iturbide», Gelatxo bera, Joxe Mari Arregi «Iturbide» eta Antonio Aranaga «Auntxa».
Argazkia Ricardo Martinek atera zuen. (Kutxateka)
Argazkilaria "Kaito".
Nemesio Otaño Egino Azkoitian jaio zen1880an eta Donostian hil 1956an. Musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa izan zen. Gainera kultur sustatzailea, kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Madrilgo Konsebatorioko folklore irakaslea izendatu zuten 1940. urtean eta San Fernandoko Arte Ederretako akademiko 1943an. Nemesio Otañok egin zuen San Inazioren martxa ospetsuaren musika. Hor ba… azpeitiko santu bati azkoitiko musikagile batek jarri zion musika.
Himmler Donostian barrena paseoan zebilen bitartean; SSetako 88.dibisioko Fiedrich Gollwitzer generala Loiolan izan zen 1941ko maiatzean, dibisio horrek Baionan baitzuen egoitza. Garaiotan SSetan okultismoa nagusitzen da, eta autore askok aipatzen dute naziek Euskal Herriari eta Jesuiten ordenari zieten abegikortasuna.
Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...