sábado, 31 de diciembre de 2022
Azpeitia
Magdalena auzoa XX. lehen mende erdian. Atzealdean auzoari izena ematen dion Magdalena ermita ageri da.
viernes, 30 de diciembre de 2022
Azkoitiarra (1944)
1944ko irailaren 16an Munduko Pilota Txapelketako finala jokatu zen Donostiako Gros pilotalekuan, Mariano Juaristi «Atano III.a» eskuz eskuko txapeldun azkoitiarraren (1904-2001) eta Jean Baptiste Harambillet halaber txapeldun ezpeletarraren (1917-1997) artean. Azkoitiarrak jantzi zuen txapela.
Jean Baptiste Harambillet eta Mariano Juaristi «Atano III.a» pilotariak ageri dira Gros frontoiko kantxan sartzen, Isidro Ansorena eta Secundino Martinez de Lecea txistulariekin batera.
Argazkilaria: Vicente Martín. (Kutxateka)
lunes, 26 de diciembre de 2022
Azkoitia (1952)
Herriko elizako kanpandorrea eta Leturiondo Jauregia 1952an Indalezio Ojangurenek aterarako argazkian.(Gure Gipuzkoa)
jueves, 22 de diciembre de 2022
Loiola
San Inazioren oroigarriak saldu ohi dituzten Santutegi aurreko bi kioskoak betidanik ezagutu izan ditugu. Urten poderioz bere itxura pixkat bat aldatu izan arren “betikoak” dira.
Garai desberdinetan ateratako argazki hauetan ikusten da nola aldatu diren.
domingo, 18 de diciembre de 2022
Toreatzaile azpeitiarra
Rafael Olaizola “Niño del Arrabal” toreatzaile azpeitiarra.
1980-90ko hamarkadetan hainbat herritako zezenketetan parte hartu zuen, hala nola, Azpeitian, Zestoan, Urretxun, Mutrikun, Orozkon...antolatutakoetan. Txomin Rekondo, “El Gran Babalí”, Shanti “Donostiako Bar Cepakoa” eta abar izan zituen bidelagun. Garai honetan herrian baziren beste toreatzaile batzuek ere, hauen artean , “Lagartijo”, Bittortxo edo “Carnicerito de Azpeitia”, Miguelito Sarralle, Galdos...
Argazkiak Arturo Delgadok atera zituen Azpeitiko Zezen Plazan. (Kutxateka)
Garai hartako zezenketako kartel bat.
martes, 13 de diciembre de 2022
viernes, 9 de diciembre de 2022
Trikitilari azkoitiarrak (1979)
Joxe Mari Soraluze Balentziaga
“Epelde” 1914an jaio zen Azkoitiko Martirieta
bailarako Muno
baserrian. Familiatik zetorkion musikarekiko zaletasuna;
aita
eta aitona dultzaineroak izan ziren, baina berak soinu txikia
aukeratu
zuen. Epeldek, anaia eta Egurrola izan zituen panderoan
lagun besteak beste.
Hamaika erromeria alaitutako trikitilaria
izateaz gain, Euskal Herriko Trikiti-
xa Txapelketan parte hartu
izan zuen Egurrola lagun zuelarik.
Antonio Sudupe "Egurrola" 1915.urtean jaio zen. Epelderekin edo Munorekin astindu ohi zuen panderoa.
jueves, 8 de diciembre de 2022
Azkoitia (Floreaga jauregia) 1948
Pedro Sanchez Zuazolak 1515 inguruan eraiki zuen jauregi mudejar hau. 1677an Garciezko kondeen administraziora igaro zen eta jatorrizko distira galdu zuen. Denborarekin nekazarien etxe bihurtu zen jauregi honetan jaio zen 1904an Atano III.a pilotari ospetsua. 1997.urtetik Joseba jatetxea dago eraikin honetan. Atzean Floreagako ikastetxea ageri da.
Argazkia Vicente Martinek atera zuen 1948an. (Kutxateka)
lunes, 5 de diciembre de 2022
sábado, 3 de diciembre de 2022
Pilotariak (1934)
1934. urtean Eibarko Astelena pilotalekuan Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. Bertan ageri dira Berasaluze, Txikuri I., Atano IV.eta Peru, azkeneko biak azkoitiarrak.
jueves, 1 de diciembre de 2022
Loiola
1960ko hamarkadako koloreztatutako irudi honetan ageri dira Santutegia eta Azkoitirako bidea. Zer lasaitasun!
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...