domingo, 30 de abril de 2023
Azpeitia
Bi gizonezko eserita herriko eliza aurreko plazako jarleku batean eta atzean Antxieta etxea. Argazkia: Bernardo Estornés Lasak ateratakoa da 1960.go hamarkadan.
miércoles, 26 de abril de 2023
Azkoitiarra (Nemesio Etxaniz)
!937ko apirilaren 26an gertatu zen Gernikako bonbardaketa. 1966-1976 bitartean Pablo Sorozabal konposatzaileak GERNIKA hileta martxa sortu zuen Nemesio Etxaniz azkoitiarrak jarritako hitzekin.
GERNIKA
Gernika,
hilketa, su ta gar erreta,
andreak ta haurtxoak, heriotzari
ihesika.
Gernika gaixoa, malkozko itsasoa,
odolez gainezka,
zoritzarrean itoa.
Utzi emakume negar-zotinak,
Euskal
Herria hemen dago.
Haritza bezain lerden ta zutik,
gero ta
indartsuago.
Arrano beltzak alferrik datoz
lainoak
baino gorago
Euskal gaztedi, guztiak erne
etsaia
borrokatzeko!
Hiltzaile hoiek inoiz ez dute
haritzik
lurperatuko!
Aizu! Hoiek, inoiz!
Hautsi gure
kateak,
piztu euskal legeak
ta hil artean bizi
askatasunean...
eta pakean.
jueves, 20 de abril de 2023
Loiolan (1936)
Mikel Alberdi
1936ko
abuztuaren 16ean, hirurehun mendigoizale inguru zuzentzen ari zela,
Bidanian egindako sartu-irtenean hil zen Mikel Alberdi. Hala, tolosar
hura bihurtu zen gerra-ekintza batean hildako Eusko Gudarosteko lehen
borrokalaria. Haren gorpua Loiolara eraman eta han beilatu zuten.
Ondoren, Zarautzen ehortzi zuten. 2022ko abenduaren 4an eta Aranzadik
egindako ikerketen ondorioz, Zarautzko hilerrian galduta zeuden bere
gorpuzkiak aurkitu eta gero, Tolosako hilerrian hilobiratu zituzten.
(Urte askoan zehar, Mikel, Bidanian hil zutela pentsatu izan zen. Horrela adierazi zuten garai hartan idatzitako dokumentuek: eskela guztiek, Bidanian eta Tolosako epaitegietan idatzitako heriotza-agiriek, eta baita Zarautzeko eliz barrutiko agiriek ere. 2020.urtean jakin zuten Albizturren hil zutela eta ez Bidanian).
Argazkietan Mikel Alberdiren Hileta elizkizunak.
sábado, 15 de abril de 2023
Loiola (1892)
Gaurkoa benetan argazki zaharra da. San Inazioren estatua santutegiko eskaileretan ageri da.1892.urtean Julio Altadillek ateratakoa (Nafarroako fototeka).
Julio Altadill Torronteras (Toledo, 1858 - Iruña, 1935) militarra, argazkilaria, historialaria eta geografoa izan zen.
miércoles, 12 de abril de 2023
Azpeitia (1967)
Herriko eliza Santiago kaletik ikusita. Argazkia 1967koa da eta garbi ikusten da garai hartan arropa garbiketa ugari egiten zela.
viernes, 7 de abril de 2023
Azkoitia (1925)
1925.urte inguruan herriko Aste Santutako prozesioa, non azaltzen diren San Miguel, San Gabriel eta aingerutxoak jendez inguratuta. Argazkilaria: F. William.
F. William Houben argazkilari belga bat izan zen. 1924.urtetik 1931.urtera arte argazki denda bat eduki zuen Zarautzen eta inguruko herrietan (Zarautz, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia…) ibili zen argazkiak ateratzen.
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...