Irudi bitxia honako hau.1930. urtean Pascual
Marinek Santutegiko eskaileretan
argazki hau atera zuenean,
talde bati
atera nahiko zion argazkia eta
baita atera ere. Baina ez zuen aurreikusi eskubian gizon bat ezkutatu
nahian zenbilela
eta argazkia ateratzeko unean eskubi aldean
beste gizonezko bat eskaileretan
eroritzen ari zela. (Kutxateka)
miércoles, 16 de agosto de 2023
Loiolan (1930)
miércoles, 9 de agosto de 2023
Loiola
XIX.mende bukaerako irudia. Santutegiaren ikuspegi orokorreaz gain Katalango baserria eta Urola ibaia zeharkatzen duen zubia ere agertzen dira. Baselikaren eskubi aldea oraindik bukatzeke dago.
jueves, 3 de agosto de 2023
Azpeitia
Azpeitiko kartzela eta epaitegia 36ko gerra garaian.
Azpeitiko espetxean zeuden azpeitiarrentzat eta euskal herritarrentzat ez zen espetxe hura kondenatu ondorengo espetxea izan, baizik auzitegi militar frankistek epaitu aurretik egondako behin-behineko espetxea. Dozenaka preso espainiar errepublikano, ordea, jatorriko probintzietan kondenatu ondoren ekarri zituzten Azpeitiko espetxera.
2016ko irailaren 20an, tropa frankistak Azpeitian sartu zireneko 80. urteurrena bete zen egunean, Azpeitiko kartzelan hildako preso errepublikarrak omendu zituzten.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
Azpeitia
Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...
-
Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago. ...
-
Euskal Herriko hainbat herritan bezala, orain dela urte batzuk arte, herrian ere ospatzen ziren Aste Santuko prozesioak, Pepe Gilek 1973...



