A Pontagrako tren-geltokia (A Coruña) gaur egun.
Azpeitiko tren-geltokia inauguratu eta gutxira.
A Pontagrako (A Coruña) tren geltokia Zamora- A Coruña trenbidean, Ramon Cortazar de Urruzola arkitektoak (1867-1945) egin zuen 1943an , Azpeitiako geltokiaren irudi eta antzarekin. Antza denez, obraz arduratzen zen ingeniaria Ramón Cortazarren lagun mina zen, eta, horregatik, geltokia diseinatzeko agindu zion. Hala ere, proiektu berri bat egin beharrean, Azpeitian eraiki zuen geltokiaren planoak aprobetxatzea erabaki zuen Cortazarrek, eta hortik datoz bi eraikinen arteko antzekotasunak.