domingo, 29 de septiembre de 2024

Azpeitiarra (1931)

 

Eusebio Bastida Azpeitiko Lertxundi baserrian jaio zen 1909an. Azkoitian hasi zen lasterketa bat irabazten 1927an. Unión Azpeitiana, Lagun Onak edo Unión de Irún-Orbea taldeetako kide izan zen, besteak beste. Bere garaipenik handiena 1931ko Espainiako Ziklo-kros Txapelketa izan zen. Zarautzen hil zen 1986an.






 Argazkiak Ricardo Martinek ateratakoak dira 1931n Donostian (Kutxateka).



jueves, 26 de septiembre de 2024

Azkoitia (1976)


 Idiakez Dorretxea, Idiakez Jauregia edo Etxe Beltz 1976an eta bera aurrean garai haietan zuen lorategia.

lunes, 23 de septiembre de 2024

Loiola (1920)


 "Mundo Grafico" egunkari madrildarrak 1920ko San Inazioren prozesioko argazkiak argitaratu zituen orrialde batean.

sábado, 14 de septiembre de 2024

Loiola (1951)

 

Altxamenduaren garaipenaren ondoren, Espainiako nazionalkatolizismoak behin eta berriz indartu zuen Azpeitiaren eta Loiolako Santutegiaren karga sinbolikoa, Azpeitiko herriaren idiosinkrasia baliatuz. Azpeitiaren irudia izaera erlijiosotik harago joan zen eta propagandarako gune nabarmen bihurtu zen diktadura eusten zuten zutabeen artean.Garai hartan, Loiolak urtero hartzen zituen erregimen frankistako goi-mailako agintari politiko, militar edo erlijiosoak.








 1951an ospatu zen prozesioko argazkiak dira honako hauek. Argazkilaria Paco Marí izan zen. (Kutxateka)





miércoles, 11 de septiembre de 2024

jueves, 5 de septiembre de 2024

Azkoitiarrak (1928)

 

Usuola (Jose Iraeta) eta Etxazakorta (Ignazio Larrañaga) harrijasotzaileen arteko norgehiagoka Eibarko zezen plazan, 1928an. Biek Azkoitian jaio ziren 1907an eta 20. hamarkadako bukaeran protagonistak izan ziren.



 
Argazkilaria: Indalezio Ojanguren (Gure Gipuzkoa)

Azpeitiarrak

  1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...