viernes, 21 de febrero de 2025

Azpeitia


 


Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten, Loiolako San Inazioren bihurtzearen 4. mendeurrean. Madalenako ermita kultur ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2006an.


 

Madalenako ospitalea izen bereko ermitaren ondoan dago, Urola Garaiaren eta Gipuzkoako kostaldearen arteko komunikabide nagusiaren inguruan. Erietxea honetan bizi izan zen hiru ilabetez San Inazio 1553an eta bertan irakasten zien herritarrei kristau ikasbidea. 2014an berreraiki zuten inaziotar interpretazio zentro bihurtuz.

miércoles, 12 de febrero de 2025

Azkoitia (Villa Zubiaurre)


 

Ricardo Otaño, herriko alkatea izan zenak, "Villa Zubiaurre" txaleta eta ondoko lurrak Jesusen Lagundiari laga zizkion betiere udalerriaren onerako baziren. Toki honetan Azkoitiko Lanbide Heziketarako eraikina altxatu zen eta geroago, gaur egungo Elkargunea.

Argazkian txaleta eta lorategia ikusten dira.



martes, 11 de febrero de 2025

lunes, 3 de febrero de 2025

Azpeitiarra

Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...