domingo, 30 de noviembre de 2025

Azpeitia


 


Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten, Loiolako San Inazioren bihurtzearen 4. mendeurrean. Madalenako ermita kultur ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2006an.

Madalenako ospitalea izen bereko ermitaren ondoan dago, Urola Garaiaren eta Gipuzkoako kostaldearen arteko komunikabide nagusiaren inguruan. Erietxea honetan bizi izan zen hiru hilabetez San Inazio 1553an eta bertan irakasten zien herritarrei kristau ikasbidea. 2014an berreraiki zuten inaziotar interpretazio zentro bihurtuz.

miércoles, 26 de noviembre de 2025

martes, 18 de noviembre de 2025

Azpeitiarrak (1974)





 Herriko (Organeria Española Socieda Anonima) OESAko langileak Bergarako Santa Marina  elizako organoa konpontzen 1974.urtean

Argazkiak: Juan Idigoras (Bergarako Artxiboa)

domingo, 16 de noviembre de 2025

Azkoitia (1964)


 1964. urtean "Vida Vasca" aldizkarian agertu zen argazki honetan, Urola ibaira ematen duten Plaza-Berriko etxeek zuten itxura ikusten da. 

viernes, 7 de noviembre de 2025

Loiolan (1925)


 Gizonezko talde bat Santutegi aurreko lorategiko iturrian 1925.urtean. Argazkilaria: Willian Houben

sábado, 11 de octubre de 2025

Loiola


 Gregorio Gonzalez Galarzak 20. mendearen lehen erdian ateratako argazkia (San Telmo Museoa).

jueves, 9 de octubre de 2025

Azpeitia (Fammic S.A.)




 


1961. urtean Espainiako kostan gertatzen ari zen turismo gorakada begiz jota, herriko ekintzaile talde batek, etxe bateko beheko solairu batean, ostalaritzarako makinen ekoizlea izango zen Fammic SA, gaur egungo Sammic, sortu zuen. Geroago Landetako industrialdean aritu ziren (garai hartakoak dira argazkiak) eta azkenik 2008an, azpiegitura berriak sortu zituzten, eta Sammic-en egoitza nagusia eta fabrika Azkoitiko Basarte industrialdean kokatu ziren. Gaur egun 200 inguru pertsonako lan taldea osatzen dute.

                                                 Fammic-eko garai bateko iragarkia




Azpeitia

  Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...