jueves, 9 de octubre de 2025

Azpeitia (Fammic S.A.)




 


1961. urtean Espainiako kostan gertatzen ari zen turismo gorakada begiz jota, herriko ekintzaile talde batek, etxe bateko beheko solairu batean, ostalaritzarako makinen ekoizlea izango zen Fammic SA, gaur egungo Sammic, sortu zuen. Geroago Landetako industrialdean aritu ziren (garai hartakoak dira argazkiak) eta azkenik 2008an, azpiegitura berriak sortu zituzten, eta Sammic-en egoitza nagusia eta fabrika Azkoitiko Basarte industrialdean kokatu ziren. Gaur egun 200 inguru pertsonako lan taldea osatzen dute.

                                                 Fammic-eko garai bateko iragarkia




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitia

  Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...