Urolako trenbidearen eraikuntza lanen lehenengo harria 1921eko ekainaren 27an jarri zuten. Trenbidea 1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Espainiako errege Alfonso XIII.ak.
Agintariak tren berrian joan ziren Zumarragatik Zumaiara, Azkoitia, Loiola, Azpeitia eta Zestoatik igaroz. Geldialdi luzeenetako bat Loiolakoa izan zen. Bertan, agintariek Loiolako Santutegia bisitatu zuten, Ricardo Martinek ateratako argazki hauetan ikusten denez.(Kutxateka)





















