Jende ospetsu askok bisitatu dute Loiolako Santutegia, hauen artean Zita enperatriza, 1924.urtean.
Argazkiak Ricardo Martinek (Kutxateka) eta Indalecio Ojangurenek (Gure Gipuzkoa) ateratakoak dira.
Zita Borboi-Parmakoa edo Zita Enperatriza (Lekeition ezaguna egin zen bezala) Karlos Austriako azken enperadorearen emaztea izan zen, Austria-Hungariako inperioko azken agintariena. 1916tik 1918ra enperatriz ofiziala izan zen, baina I. Munduko Gerra amaitzean desegin egin zen inperioa. Karlos 1922an hil zen, alargundu egin zen Zita eta harrezkero erbestean bizi izan zen bere zortzi seme-alabekin, sei urtez Euskal Herrian, Lekeitioko Uribarren Jauregian. (Wikipedia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario