1936ko irailaren 20an altxamendu faxista egin zuen bando nazionalak Azkoitiko herria okupatu zuen. Eguerdia zen, Miserikordiako zubitik Plaza Berrin barrena “Lacar” tertzioko lehenengo errekete taldea gure herrira sartu zenean Pérez Salasen gidaritzapean. Alde egin ez zuten ia herritar denak kalera irten ziren okupatzaileei ongietorria ematera, kanpandorre zaharreko zortzi kanpaien zarata amaigabea tarteko. Ondoren, guda eresiak entzuten ziren bitartean, udaletxeko balkoian bandera gorri-hori handi bat zabaldu zuten, eta nafar erreketeen burua mintzatu zitzaion enparantza betetzen zuen jendetzari, Tercio de San Ignacio izeneko errekete talde bat sortzeko asmoa zuela adierazteko. Harrezkero egun honen oroimenez eta demokrazia iritsi bitartean herriko plazak “20 de Septiembre” izena hartu zuen.
Kepa Alberdi (Maxixatzen)
Argazkiak: Kutxateka
No hay comentarios:
Publicar un comentario