1936.urteko Irailaren 20an, altxatutakoen eskuetan erori zen Azpeitia. Goizeko 10:30ak inguruan azaldu zen altxatutakoen lehen blindatua, dozena bat erreketek eskoltatuta, eta handik gutxira Garmenditik jaitsi eta Hartzubiako eta Enparan auzoko inguruetatik bidean aurrera eginez, Lakarko tertzioko tropa osoa sartu zen herrian. Kanpaiak jo zituzten, eta okupatzaileen aldeko karlistak kalera atera ziren harrera egitera. Plaza Txikira iritsi bezain laster, batzokira sartu eta dena txikitu zuten, baita inguruko beste negozio batzuk ere. Ondoren, ikurrina eta Emakume elkartearen intsignia erre zituzten, plaza hartan bertan. Gainera, udaletxeko balkoian jarrita zegoen bandera errepublikanoa eraitsi eta Nafarroakoa jarri zuten.
lunes, 19 de septiembre de 2022
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
-
1964. urtean "Vida Vasca" aldizkarian agertu zen argazki honetan, Urola ibaira ematen duten Plaza-Berriko etxeek zuten itxura ik...
-
Herriko erraldoi eta buruhandien konpartsa Santixo kalean, Sebastian Errasti "Xaxurra", Inaxio Goenaga"Arbe" eta Javier...
-
Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago. ...

No hay comentarios:
Publicar un comentario