lunes, 30 de enero de 2023
Loiola
1970. urteko argazki hau Zubeldiaren etxetik aterakoa da eta Santutegiaz gain San Inazioren etorbide zati bat eta Azpeititik Azkoitira dijoan bidea ikusten dira.
jueves, 26 de enero de 2023
lunes, 23 de enero de 2023
Loiolan (1950)
1950.urtean Franco eta bere emaztea Loiolako Santutegian izan ziren eta hantxe zegoen Paco Marí argazki hauek ateratzen. (Kutxateka)
jueves, 19 de enero de 2023
Azkoitian (1944)
1944.urtean Sanjuango Bainuetxean ateratako argazkiak. Argazkilaria: Pascual Marín (Kutxateka)
Gaur egun, apaingarri bera aldaketa batzuk egin da, Loiola bideko espaloian.
martes, 17 de enero de 2023
Azpeitiarra (1971)
Jose Antonio Lopetegi
Agerre II.a Azpeitian jaio zen 1930eko abenduaren 21ean, Agerre baserrian, Loiola auzoan. Harrijasotzaile bikaina izan zen, 1962an 100 kiloko harriari 22 jasoaldi eman zizkion minutu batean. Oraindik inork ez du gailendu balentri hura. Kirolari aparta, Paulino Uzkudun hiltzean, orduko agintariek boxeolari bilakatzea eskatu zioten. Agerreren ezezkoaren ondoren, Urtaini eskaini zioten. Frankismo garaian, Asteasuko alkate izan zen. Julen Lopetegi futbolari ohia eta gaur egun entrenatzailearen aita da.
Argazkiak Paco Marinek egin zituan 1971.urtean Asteasuko plazan. (Kutxateka)
jueves, 12 de enero de 2023
Autobusa (1926)
Azkoititik Donostirako bidaia egiten zuen autobusa Arantzazun.
Argazkia Pascual Marinek atera zuen 1926.urtean. (Kutxateka)
lunes, 9 de enero de 2023
Azkoitiarra-Azpeitiarra... (1935)
sábado, 7 de enero de 2023
Loiolan (1954)
Baserritar bat eta idi parea lastoz betetako gurdiarekin santutegi inguruan. Atzealdean Olazko Ama Katekistak monastegia eta Izarraitz mendia ageri dira. 1954 (Vida Vasca).
"Vida Vasca" 1954tik 1981era Hego Euskal Herriko geografia, historia, ohitura, gizarte bizitza eta merkataritzari buruzko aldizkaria izan zen, urtero argitaratzen zena.
martes, 3 de enero de 2023
Azpeitiarra
Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...

-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...
-
Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago. ...