martes, 17 de enero de 2023

Azpeitiarra (1971)


 





Jose Antonio Lopetegi

Agerre II.a Azpeitian jaio zen 1930eko abenduaren 21ean, Agerre baserrian, Loiola auzoan. Harrijasotzaile bikaina izan zen, 1962an 100 kiloko harriari 22 jasoaldi eman zizkion minutu batean. Oraindik inork ez du gailendu balentri hura. Kirolari aparta, Paulino Uzkudun hiltzean, orduko agintariek boxeolari bilakatzea eskatu zioten. Agerreren ezezkoaren ondoren, Urtaini eskaini zioten. Frankismo garaian, Asteasuko alkate izan zen. Julen Lopetegi futbolari ohia eta gaur egun entrenatzailearen aita da.
Argazkiak Paco Marinek egin zituan 1971.urtean Asteasuko plazan. (Kutxateka)



 

 





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola (1935)

  Autobus bat eta gaztexo talde bat Santutegi aurreko Hotel Loiola aurrean. Autobusean honelako hau dago idatzita: Garage Urbano Tno. 202 Ve...