1968.urtean Atano X.ak eskuz-eskuzko pilota txapelketa irabazi zuen Anoetako frontoian Azkarateri 22-17 irabazi ondoren.
Argazkiak: Paco Marí eta Arturo Delgado (Kutxateka)
Argazkiak: Paco Marí eta Arturo Delgado (Kutxateka)
1926ko
otsailaren 22a, Urolako trenbidearen
inaugurazio eguna, ahaztezina izan
zen bertan izateko aukera izan
genuenontzat. Hainbeste denbora egon behar izan genuen zain...;
horregatik, trena errealitate bihurtu zenean, gu guztion barruan
zirrarak eztanda egin zuten. Pozez gainezka geunden azpeitiarrak.
Inaugurazioko ekitaldiak amaitu zirenean, gaua heldu zenean,
norbaitek dilijentzia bati su eman zion,
eta dilijentzia honek suz inguraturik agurtu
zuen herria bere azken bidaian.
'Urolako
Trena 1926-1986' liburutik hartua (Ignacio
Artetxe).
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...