1926ko
otsailaren 22a, Urolako trenbidearen
inaugurazio eguna, ahaztezina izan
zen bertan izateko aukera izan
genuenontzat. Hainbeste denbora egon behar izan genuen zain...;
horregatik, trena errealitate bihurtu zenean, gu guztion barruan
zirrarak eztanda egin zuten. Pozez gainezka geunden azpeitiarrak.
Inaugurazioko ekitaldiak amaitu zirenean, gaua heldu zenean,
norbaitek dilijentzia bati su eman zion,
eta dilijentzia honek suz inguraturik agurtu
zuen herria bere azken bidaian.
'Urolako
Trena 1926-1986' liburutik hartua (Ignacio
Artetxe).
No hay comentarios:
Publicar un comentario