martes, 29 de octubre de 2024
Azpeitia
Toribio Jauregik ateratako argazkian gizon talde bat ageri da herriko Santutxo inguruan. Atzean herria ikusten da (Bergarako Udal Artxiboa).
jueves, 24 de octubre de 2024
Azkoitiarra (1978)
Jesus Mari Alberdi "Ziorra"
1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzeko asmotan. Hauek ziren: Iñaki Perurena, Jose Martín Ibar “Urtain IV”.a, Jose Mari Iruretagoiena “Zuazola” eta azkoitiko Jesus Mari Alberdi “Ziorra”. Perurena izan zen garaile.
1930ean atera zuten harria eta Udaletxe Harria izena jarri zioten. Harria azken urtetan, Aizarnazabaleko Xiete taberna azpiko garajeetan dagoelako, hartu du izen berria.
Argazkiak: Pepe Gil
martes, 15 de octubre de 2024
miércoles, 2 de octubre de 2024
Loiolan (1979ko Kilometroak)
1979ko ikastolen eta euskararen aldeko jaia Loiolako auzoan ospatu zuten. Urolaldeko (Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa) ikastolek antolatu zuten Kilometroen hirugarren festa hura. Hiru ikastolek Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatiba osatzen zuten garai hartan. Kilometroak 79 ekitaldiak bi helburu nagusi izan zituen. Bata, jendearen kontzientzazioa lortzea eta bestea Azkoitiko Ikastola eraikitzeko 10.000.000 pezeta lortzea. Eguraldi honak lagunduta 30.000 eta 40.000 lagun inguru bertaratu ziren. Leloa, “Euskara,euskara jalgi hadi “ izan zen eta jaiaren data zehatza 1979ko urriaren 7a.
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...