1979ko ikastolen eta euskararen aldeko jaia Loiolako auzoan ospatu zuten. Urolaldeko (Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa) ikastolek antolatu zuten Kilometroen hirugarren festa hura. Hiru ikastolek Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatiba osatzen zuten garai hartan. Kilometroak 79 ekitaldiak bi helburu nagusi izan zituen. Bata, jendearen kontzientzazioa lortzea eta bestea Azkoitiko Ikastola eraikitzeko 10.000.000 pezeta lortzea. Eguraldi honak lagunduta 30.000 eta 40.000 lagun inguru bertaratu ziren. Leloa, “Euskara,euskara jalgi hadi “ izan zen eta jaiaren data zehatza 1979ko urriaren 7a.
No hay comentarios:
Publicar un comentario